S2 (izarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
S 2

'S2' izarraren orbita Sagittarius A*-ren inguruan
Behaketa data
Garaia J2000.0 (ICRS)      Ekinokzioa J2000.0 (ICRS)
Konstelazioa Sagitarius
Igoera zuzena 17h 45m 40.044s[1]
Deklinazioa −29° 00′ 28″[1]
Ezaugarriak
Mota espektrala"B1V[1]
Aldakor motaNone
Astrometria
Distantzia25900 ± 1400 au
(7940 ± 420[2] pc)
Orbita[2]
KideaSagittarius A*
Orbita-aroa (P)15.56 ± 0.35 u
Ardatz erdihandia (a)0.1203 ± 0.0027"
Eszentrikotasuna (e)0.881 ± 0.007
Okerdura (i)−48.1 ± 1.3°
Nodoaren luzera (Ω)45.0 ± 1.6°
Periastron garaia (T)2002.331 ± 0.012
Periastron argudioa (ω)
(bigarrena)
245.4 ± 1.7°
Beste izendapenak
[CRG2004] 13, [GKM98] S0-2, [PGM2006] E1, [EG97] S2, [GPE2000] 0.15, [SOG2003] 1, S0—2.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

S2 (S0-2 ere deitua) Sagitarius konstelazioan Sagitario A* irratiturritik gertu dagoen izar bat da. B1V espektro motako izar zuri-urdinska bezala katalogatua, bere masa gure eguzkiarena baino 15 aldiz handiagoa eta bere erradioa gure eguzkiarena baino 7 aldiz handiagoa dela uste da.

S2 Sagitario A*ren inguruan 15,56 ± 0,35 urteko orbita periodo batekin orbita oso eszentriko (ε = 0,87) baten mugitzen da, bi objektuen arteko banaketa 5,5 argi egun eta 17 argi ordu (periastroan) bitartean aldatzen delarik. Sagitario A*entzat estimatutako 3,7 milioi eguzki masako masa batentzat S2k bere orbitaren perizentroan jasaten duen gehienezko grabitate azelerazioa 1,5 metro segundo karratukoa da, edo ia Lurraren grabitatearen seiren bat. Dena dela, gaur egun orbita egonkorra da, S2 Sagitario A*en marea indarraren ondorioz soilik 16 argi minutura egotean suntsitua geratuko bailitzateke, gaur egun baino 70 aldiz hurbilago.

S2ren itxurazko kokapena 1995etik jarraitu da Esne Bidearen erdigunean zulo beltz supermasibo baten existentziari buruz informazioa biltzeko asmoz. 2008an S2ren orbita osoa ikusi ahal izan zen. Zulo beltz supermasibo bat da eginiko behaketak, aurkitutako orbita parametroak eta bere dentsitate handia azaltzen dituen gaur egun ezagutzen den zeru objektu bakarra.

Astronomo talde batek, nagusiki Estralurtar Fisikarako Max Planck Institutukoak, S2ren Sagitario A*ren inguruko orbita dinamikaren behaketak erdigune galaktikoa dagoen distantzia neurtzeko erabili zituen. Distantzia 7,94 ± 0,2 kiloparsecetan zehaztu zuten, aurretik beste metodo batzuekin eginiko zehaztapenekin bat datorrena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c [EG97+S2 SIMBAD data-basea]
  2. a b Eisenhauer, F. et al.. (2003). «A Geometric Determination of the Distance to the Galactic Center» The Astrophysical Journal 597 (2): L121–L124.  doi:10.1086/380188. Bibcode2003ApJ...597L.121E..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]