Samaniego ikastetxea

Koordenatuak: 42°51′08″N 2°40′04″W / 42.8523°N 2.6677°W / 42.8523; -2.6677
Wikipedia, Entziklopedia askea
Samaniego ikastetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAraba eta Gasteiz
Koordenatuak42°51′08″N 2°40′04″W / 42.8523°N 2.6677°W / 42.8523; -2.6677
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1931
Kontaktua
HelbideaMonseñor Estenaga kalea, 3
Webgune ofiziala

Samaniego ikastetxea, gaur egun Samaniego IPI edo Samaniego Eskola taldea, Gasteizen kokatuta dagoen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren barneko Ikastetxe Publiko Integrala da. Ikastetxe honetan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikas daiteke, B eta D eredutan.[1]

Ikastetxearen izenak ohore egiten dio Felix Maria Samaniegori, XVIII. mendeko alegia-idazle arabarrari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1857. urteko Moyano Legearen bidez, 6 urtetik 9 urterainoko hezkuntza derrigorrezkoa izatea agindu zen. Eta 1901. urtean Romanonesko kondeak denbora tarte hori 12 urteraino luzatu zuen. Hala ere, lege horiek eraginkorrak bihurtzeko ahaleginak geroxeago etorri ziren. Samaniego ikastetxea XX. mendeko 30. hamarkadan jaio zen, bere lehendabiziko ikasturtea eskola graduatua bezala 1931-32koa izanda. Monsinore Estenaga kaleko eraikuntza 1935.eko apirilaren 28an inauguratu zen. Hau da ziur aski Gasteizko zaharrena.

Gerra zibilaren garaian, beste askorekin gertatu zen bezala, odol ospitale izateko prestatu zuten.

Gerra bukatutakoan, kolegio bezala funtzionatzen segitu zuen, 1949. urtera arte. Orduan, Jesus Obrero[2] eskoletan sartu zen, Samaniego Eskola-Taldea bezala. Garai hartan neska eta mutilentzako hezkuntza eta zuzendaritza banatuak ziren. 1960-61 ikasturtean 734 mutil eta 324 neska zituen.

1966. urtean Jesus Obrerotik banatu zen berriro, eta Aurrezki Kutxek, Diputazioak eta Udalak osatutako patronatu batek gidatzen zuen. Consejo Escolar Primario Samaniego zuen izena patronatu horrek, zuzendaritza bakarrekoa. Hala ere, neskak eta mutilak banatutako klaseetan jarraitu zuten, 1975. urte arte.

1968. Samaniego eskolak eta Adurtzako ikastetxe batek babesa eman ziteon Izaskun Arruek gidatzen zuen proiektu pedagogikoari, Olabide Ikastolari.[3]

70 eta 80. hamarkadetan, Villar Palasíren Hezkutzaren Lege Orokorrarekin, derrigorrezko hezkuntza 14 urte arte luzatu zen, eta ikastetxea itunpekoa bihurtu zen. Garai horretan OHOko 32 talde eta haur-hezkuntzako 8 talde zituen.

1990. urtean LOGSEk 16 urte arte luzatu zuen derrigorrezko hezkuntza, eta gaur egun, Euskal Eskola Publikoaren Legearen bidez Samaniego Eslola Taldean eraldatu da, bi zentro berezituez osatuta: haur-hezkuntza eta lehen hezkuntzakoa bata eta bigarren hezkuntzakoa bestea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gure historia - CPI Samaniego IPI» cpisamaniegoipi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  2. «Jesus Obrero Campusa» egibide.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).
  3. «Arrue, Izaskun - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]