Samarrako kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mesopotamiako mapa Neolito berantiarrean

Samarrako kultura Mesopotamiako iparraldeko Neolito berantiarreko kultura arkeologiko (kultura material) neolitiko berantiarra da, K.a. 5500 eta 4800 urteen artean datatua gutxi gorabehera. Mesopotamiako erdialdekoa eta hegoaldeko kultura da batez ere, Tell es-Sawwan eta Choga Mami aztarnategietatik abiatuta definitu dena gehien bat, biak Iraken[1]. Ureztatze bidezko lehen nekazaritza izan zen Mesopotamian.

Hassuna kulturako eta Obeid Aro goiztiarrarekin partzialki gainjartzen da. Ernst Herzfeld arkeologo alemanak ezagutarazi zuen Samarrako kultura materiala lehen aldiz bere indusketei esker, egungo Irakeko Saladin probintzian dagoen Samarra hiriko aztarnategian. Samarrako kulturako materiala eman duen beste leku batzuk Tell Shemshara (Sulaimaniya probintzia), Tell es-Sawwan (Saladin probintzia ere) eta Yarim Tepe (Sinjar aranean) dira.[2]

Samarrako Kultura hiru fasetan banatzen da dekorazio zeramikoaren arabera: ebakidurez apaindutakoa, irudi naturalez margotua, eta irudi geometrikoz margotua. Zeramika hori Hassuna eta Halaf kultura garatu zen eskualdetan ere agertzen da, kultura aldi horietako erdiko faseetatik aurrera. Berez, Hassuna-Samarra kultura terminoa ere erabiltzen da Mesopotamiako Historiaurreari buruz hitz egiteko. Ohikoak dira, gainera, harrizko edalontzi eta zintzilikarioak eta buztinezko emakume-estatuatxoak. Fase horretan, ureztatze bidezko lehen nekazaritza sortu zen Mesopotamian, Choga Mami inguruko ubide txikien hondakinei esker dakigunez. Jarduera ekonomiko hori hori idi-behiak eta ardi eta ahutzen etxekotzearekin osatu zuten bertakoek[1].

Masopotamiako Neolitikoko mapa

Tell es-Sawwanen aurkitu diren irrigazioaren ebidentziek —lihoa barne— kultura egonkor eta oparoaren presentzia adierazten dute, gizarte-egitura oso antolatua duena. Kultura, batez ere, animalia estilizatuekin apaindutako zeramikagatik da ezaguna, hegaztiak barne, eta diseinu geometrikoak atzealde ilunaren gainean. Asko esportatutako zen zeramika mota hori, Ekialde Hurbileko lehen zeramika-estilo hedatu eta uniformea bat. Samarrako kultura izan zen Obeid Aroko kulturaren aitzindaria. Tell Sabi Abyaden eta Siriako beste leku neolitiko berantiar batzuetan, ikerlariek gero eta termino lausoagoak lehenesten dituzte euren aurkikuntzak deskribatzeko, hala nola, Samarra "eragina" dutela, Samarra kulturarekin "erlazionatua" zegoela, edo Samarra "bulkadak" jaso zituela, neurri handi batean, ez ditugulako ulertzen beste guneek Samarrako bihotz tradizionalekiko izan zituzten harremanak. Dena den, "Samarra kultura" terminoa, aplika daiteke Sirian beste aztarnategi batzuk identifikatzeko, hala nola Tell Chagar Bazar, Tell Boueid II, Tell Sabi Abyad edo Tell Halula, non antzeko zeramika bat aurkitu dute arkeologoek eta Halaf kultura goiztiarreko trantsizio-testuinguruetan kokatu dute.

Samarra motako zeramika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Cultura de Samarra» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  2. Blackham, Mark. (1996). «Further Investigations as to the Relationship of Samarran and Ubaid Ceramic Assemblages» Iraq 58: 1–15.  doi:10.1017/S0021088900003144..

Irakurketa gehigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NIEUWENHUYSE, Olivier; JACOBS, Loe; VAN AS, Bram; BROEKMANS, Tom; ADRIAENS, A. Mieke. (2001). «Making Samarra Fine Ware - Technological Observations on Ceramics from Tell Baghouz (Syria)» Paléorient 27 (1): 147–165.  doi:10.3406/paleo.2001.4726..