San Joan Bautista Iribekoa baseliza
San Joan Bautista Iribekoa baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zubierreka (auzoa) |
Koordenatuak | 43°01′30″N 2°10′53″W / 43.02495°N 2.181322°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
San Joan Bautista Iribekoa, Gipuzkoako Lazkao udalerrian dagoen baseliza bat da, Goierri eskualdean. Lazkaotik Ataunera doan errepidean, Zubierreka auzoan dago, bertako industrialdean, eta Iribe-Aundi etxearen aldamenean.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ateburudun ataria eta burdin landuzko kanpaia eta gurutzea dituen kanpai-horma dauzka. Baselizaren aurrealdearen ate gainean Iribe familiaren harrizko armarria dago, baselizaren eraikitzaileak.
Barnealdean, aldarearen gain San Joan eta Ama Birjinari buruzko margolana dago, eta eskuinean Kristo gurutziltzatu handi bat.
Mezak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun, ekainaren 24ean, San Joan egunez, eta hilabeteroko azken larunbatean meza ospatzen da.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |