Sant Antoniko merkatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sant Antoni merkatua.

Sant Antoniko merkatua (katalanez Mercat de Sant Antoni) Kataluniako Bartzelona hiriburuko merkatu bat da. Eixample barrutiko Sant Antoni auzoan kokatzen da, 1882an inauguratu zen eta 5.214 m²-ko azalera du. Hiru eremu nagusitan banatzen da: elikagaiak, arropa eta osagaiak.

Bestalde, edozein motako bildumazaleen paradisua ere bada, bertan garai eta herrialde guztietako posta zigilu, txanpoi, txapa, kromo, poster, zinema inguruko objektu... topa baidaitezke.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]