Edukira joan

Santa Katalina Alexandriakoa (Caravaggio)

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Santa Katalina Alexandriakoa
(
Santa Caterina d'Alessandria)
Jatorria
Sortzailea(k)Caravaggio
Sorrera-urtea1598
IzenburuaSaint Catherine of Alexandria
MugimenduaBarrokoa
KomisarioaFrancesco Maria Del Monte
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak173 (altuera) × 133 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaThyssen-Bornemisza Museoa
BildumaThyssen-Bornemisza Museoa
Inbentarioa81 (1934.37)
Argumentu nagusiaKatalina Alexandriakoa

Santa Katalina Alexandriakoa (italieraz Santa Caterina d'Alessandria) Caravaggio margolari italiarraren lana da. 1597an margotu zuen eta gaur egun Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan ikus daiteke. Bitxikeri moduan Espainian dauden Caravaggioren lau margolan seguruen artean dagoela esan dezakegu (besteen egiletza ez dago garbia).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan hau urtetan Erromako Barberini jauregian egon zen jarrita. Jauregi hori, izena dioen moduan, Barberini familia ospetsuarena zen. 1930. urtearen inguruan Benito Mussoliniren gobernuak Barberinitarren arte-lan batzuk Italiatik kanpora eramateko baimena eman zuen, tartean hau; honekin batera Albrecht Dürerren Jesus doktoreen artean margolana[1] ere joan zen. Geroztik biak Suitzako galeria batean egon ziren. Azkenik, berriro biak ere Thyssen-Bornemisza familiak erosi zituen. 1992tik Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan kokatu ziren.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honek Katalina Alexandriakoaren irudia erakusten du, gorputz osoz. Maxentzio enperadoreak (306-312) Katalina torturatzeko eta hiltzeko agindua eman zuen; azkenik burua moztu zioten. Margolan honetan Katalina haren torturan erabili ziren tresnekin agertzen da, eskuetan haren burua mozteko erabiliko zuten ezpata tartean, baina haren aurpegiak ez du hori erakusten; alderantziz, goxotasuna eta lasaitasuna dario. Janzkera, bestetik, herriko neska batena da. Lan hau Caravaggiok geroago Erromako elizetarako egingo zituen lan ospetsuen atarikoa izan zen. Orokorrean kolore ilunak dira nagusi eta argia gorputz enborrean eta aurpegian biltzen da; efektu hori alkandoraren zuritasunak indartu egiten du. Buruan Katalinaren santutasuna adierazten duen aura ikus daiteke.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dureroren sinadura gero deskubritu zen.