Scott Curry (errugbilaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Scott Curry (errugbilaria)

Bizitza
JaiotzaRotorua1988ko maiatzaren 17a (35 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Hezkuntza
HeziketaMassey University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria

Facebook: scott.curry.54 Twitter: Sc0ttCurry Instagram: scott_curry LinkedIn: scott-curry-356734102 Edit the value on Wikidata

Scott Curry (Rotorua, Zeelanda Berria, 1988ko maiatzaren 17a), Zelanda Berriko errugbi jokalaria da[1]. Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzio nazionalean jokatzen du[2]. 2010eko Dubai Sevens txapelketan egin zuen debuta. Olinpiar Jokoetan, Zeelanda berria ordezkatuz debutatu zuen 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan[3].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Curry All Blacks Sevens taldetik kanpo geratu zen Errusiako 2013ko Rugby World Cup Sevensen, entrenamenduetan izandako lesio baten ondorioz[4]. Glasgoweko 2014ko Commonwealth Jokoetarako, taldean sartu zen[5]. Hala ere, Zeelanda Berriak 12-17 galdu zuen finalean Hegoafrikaren aurka[6].

Curryk All Blacks Sevens taldeko kapitain izan zen 2015eko USA Sevensen, Wellingtonen DJ Forbes zauritu ostean[7]. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Zazpiko errugbi taldeko kapitaina izan zen. Zeelanda Berriko taldearekin, urrezko domina irabazi zuen gizonezkoen Zazpiko errugbi txapelketan 2018ko Commonwealth Jokoetan[8]. 2018ko Rugby World Cup Sevens txapelketa irabazi zuen Zeelanda Berriko taldearen kapitaina izan zen, finalean Ingalaterrari 33-12 irabazita[9][10].

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzeko, Zeelanda Berriko selekzioko kapitain izendatu zuten gizonezkoen zazpiko errugbi txapelketan[11]. Olinpiar Joko horietan Fijiren aurka 27-12 galdu ostean, zilarrezko domina lortuko zuen Zelanda Berriko taldekide izan zen[12][13]. Zazpiko errugbian, Zelanda Berriko lehen domina olinpikoa izan zen[13]. 2020ko Olinpiar Joko atzeratuak hasi baino lehen, Olinpiar Jokoen ostean kiroletik erretiroa hartzea pentsatu zuela iragarri zuen[14].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Zeelanda Berriko taldearekin, Fijiko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Kurt Baker, Dylan Collier, Scott Curry, Andrew Knewstubb, Ngarohi McGarvey-Black, Tim Mikkelson, Sione Molia, Etene Nanai-Seturo, Tone Ng Shiu, Amanaki Nicole, William Warbrick, Regan Ware eta Joe Webber-ek[15][16].

Olinpiar Jokoetako Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[17].

Zientzietako irakasle trebatua ere bada[18].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]