Edukira joan

Su Santua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Su Santua piztea (2022)

Su Santua edo Argi Santua (grezieraz: Ἃγιον Φῶς) Jerusalemgo Hilobi Santuaren elizan Larunbat santuan, Pazko ortodoxoaren aurreko egunean, ospatzen den zeremonia da. Zeremonia horretan, otoitz bat egiten da eta ondoren sua pizten da (sinesmenaren arabera, Espiritu Santuak mirariz pizten du).

Su Santuaren zeremonia Jerusalemgo Greziako Patriarka Greziar Ortodoxoak zuzentzen du eta kristatasunaren adar ezberdinetako apaizek eta fededunek parte hartu ohi dute. Sua piztu ondoren, hainbat eliza ortodoxo nazionaletara banatzen da eta haien eserlekuetara eramaten da (Atenas, Belgrad, Mosku, etab.).

Tradizio ortodoxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio ortodoxoak dio Su Santua urtero pizten dela Pazko ortodoxoaren aurreko egunean. Iraganean, argi urdina igortzen omen zen Jesusen hilobian. Gainera, argiak su zutabe bat osatzen zuela uste zen, eta bertatik kandelak pizten ziren. Gaur egun, pizgailu edo pospolo bat erabiltzen da kandelak pizteko[1]. Suak eliza inguruan dauden beste lanpara eta kandelak berez pizten dituela ere esan ohi da[2]. Hainbat erromes eta elizgizonek diote Su Santuak ez dituela erretzen[3][4].

Hegaldi bereziz, Su Santua Greziara eramaten da[5], eta beste herrialde ortodoxoetara edo komunitate ortodoxo handiak dituzten herrialdeetara ere bai.

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an argitaratutako liburuan, Dimitris Alikakos greziar kazetariak Jerusalemgo Patriarkatuko Isidoro artzapezpikuari egindako elkarrizketa aurkeztu zuen, non azken honek aitortu zuen berak Su Santua pizten zuela pizgailu bat erabiliz[1][6]. Nizeforo artzapezpiku ohiak aitorpen bera egin zuen, baina pospoloak erabiltzen zituela esan zuen[1]. 2024ko martxoaren 29an, Alikakos epaitu zuten Atenasen iruzurra agerian jartzeagatik, eta absolbitu egin zuten[7].

Samuel Agoian armeniar apezpikuak hiru aldiz parte hartu zuen Su Santuaren zeremonian elizgizon ortodoxoekin batera. Israelgo 12. katean 2018ko martxoaren 10ean emititutako albiste batean, Agoianek esan zuen Greziako Patriarkak sua pizten zuela lanpara bat erabiliz[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Grezieraz) Alikakos, Dimitris. (2019). Λύτρωση - Περί του Αγίου Φωτός. Athens ISBN 9786185076276..
  2. (Ingelesez) «Description of the Miracle of Holy Fire that happens every year in Jerusalem» Holy Fire (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  3. (Ingelesez) Hvidt, Niels Christian. «The Miracle of the Holy Fire in Jerusalem» Orthodox Christian Information Center (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  4. (Ingelesez) «Photos and videos of the Holy Fire miracle» Holy Fire (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  5. (Ingelesez) Kotseli, Areti. «The Holy Fire Arrives in Athens From Jerusalem» Greek Reporter 2012-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  6. (Grezieraz) «Σάλος με το Αγιο Φως -«Ποιο θαύμα; Το ανάβω με αναπτήρα» λέει σκευοφύλακας του Πανάγιου Τάφου [βίντεο»] Iefimerida 2019-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  7. (Ingelesez) Klein, David I. «Five years after challenging miracle of Holy Fire, Greek journalist is acquitted» Religion News Service 2024-03-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  8. (Hebreeraz) «הצצה נדירה לנבכי כנסיית הקבר» Mako 2018-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]