Edukira joan

Sueder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sueder
Datuak
JatorriaGernika, Bizkaia
Musika motarock
Urteak2011 -
Taldekideak
Ander Uribarri
Unai Aldekozea
Xabier Larrainzar
Lehengo taldekideak
Koldo Sanchez
Badok: sueder Musikasten: sueder

Sueder Gernikan (Bizkaia) 2012 urtean sortutako rock taldea da.

Abestiak, rock estilo bizienetik Pop/Rockera doaz: Itoiz, The Police... influentziak abestietan antzematen direlarik.

2013. urtean taldea bateri jole gabe geratu zen eta Ander sartu zen taldera bateri jole bezala. Taldea momentu horretan laukotea zen Koldo, Unai, Josu eta Anderrez osatua.

2014. urtean Josuk taldea utzi zuen, hala ere proiektuak aurrera jarraitu zuen eta 2015ean taldeak bere lehenbiziko diskoa plazaratu zuen, Bazan ordue izenburuarekin. Diska Muxikon eta Atxatune estudioetan grabatu zen Jorge Etxebarrieta "Txortx" en gidaritzapean. Lan hura Elkar Estudioak antolatutako Elkar Sesioetan ere agertu zen.

2015 urtean taldea laukote izatera pasatu zen Xabi Larrainzar gitarra jole berriarekin.

2020 urteko ekainean Koldok taldea utzi zuen eta momentu horretan proiektua hankaz gora jarri ostean Anderrek ahotsera pasatzeko pausoa eman zuen. Momentu horretan taldeak soinu eta estilo ezberdinetara pausoa eman zuen soinu gordinago bat eskuratuz.

2020 urte bukaeran taldean bere bigarren lana grabatzen hasi zen Korturec eta Lorentzo Records estudioetan Jon Urriolabeitiaren gidaritzapean.

Lehenbiziko single-a, izen berekoa, "Drama barik", plataforma digitaletan urtarrilaren 15ean argitaratu zen. Diska azaroaren 2021 eko azaroaren 19 an argitaratuko da.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bazan ordue (2015, autoekoizpena)[1]
  • Drama barik (2021, autoekoizpena)[2]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elkar Estudioa Sesioak Vol. II (2015, Elkar)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bazan ordue. (Noiz kontsultatua: 2017-03-29).
  2. «Drama barik» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.