Tania Safura Adam Mogne
Tania Safura Adam Mogne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tania Safura Adam Mogne |
Jaiotza | Maputo, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Espainia Mozambike |
Bizilekua | Bartzelona |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, kultura-kudeatzailea, ikertzailea eta eduki-editorea |
Parte-hartzailea
| |
Tania Safura Adam Mogne (Maputo, 1979) kazetari, erakusketa komisario eta ikertzailea da.[1] Afrikako diasporan eta musikan aditua da eta Radio Africa izeneko kultur plataformaren sortzaileetako bat .[2]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maputon jaioa da. Lisboan, Madrilen[3] eta Bartzelonan bizi izan da eta azken horretan du egoitza.[4]
Unibertsitate ikasketak Madrilen egin bazituen ere,[5] Bartzelonan nazioarteko garapenean, Afrikako gizarteetan eta kultura-ekoizpenean espezializatu zen.[6][7][8]
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2009an, Expressions de l'Africa negra en Barcelona dokumentala zuzendu eta ekoitzi zuen, ikus-entzunezkoen Aniztasunaren Saria irabazi zuena.[9]
2012an, Radio Africa Sonidos Urbana proiektua bultzatu zuen,[10][11] gerora, Radio Africa Magazine.[12][13] 2016an Radio Africa Bartzeonako CCCBren "Making Africa. Un continente de Diseño" erakusketako jardueren arduraduna izan zen.[14][15] Urtebete geroago Betevé irratian irratsaioa eskaini zuen, Mrs. Safura goitizenarekin eta[16][17] 2018an, ikus-entzunezkoen Aniztasunerako Saria irabazi zuen.[18]
2018az geroztik, diaspora beltzen inguruan sortzen den azterketa eta pentsamendua du ardatz, bereziki Bartzelona eta Espainiako eremu publikoan dauden emakumeak eta kultur-ekoizpena.[19] Horregatik, "Microhistorias de la Diáspora" bezalako programak komisariatu ditu.[20]
Horrez gain, hainbat ikerketa egin, African Bubblegum Music musika-programa sortu[21][22] eta, besteak beste, MACBA eta Ctxt-rekin aritu da elkarlanean.[23][24][25][26][27]
Egun (2023), “Espainia Negra. Viaje hacia la negritud en el espacio-tiempo” ikerketa zuzentzen du, non Artium bezalako museoak parte-hartzen duten.[28] Sofia Erregina Museoko “Estudios Negros Ibéricos” ikerketa-taldea eta Betevé irratiko Radio Africa programa ere zuzentzen ditu .[29]
Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2009an, ikus-entzunezkoen Aniztasunaren Saria Expressions de l'Africa negra en Barcelona dokumentala arekin.[9]
- 2018an, ikus-entzunezkoen Aniztasunerako Saria.[18]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Entrevista de Laura Rosel a Tania Adam» Ara.cat 2019-05-24.
- ↑ «África en el corazón» ELMUNDO 2015-05-21.
- ↑ País, El. (2013-01-14). Las caras de la diáspora (1). ISSN 1134-6582..
- ↑ https://ctxt.es/es/20190515/Culturas/26185/Tania-Adam-entrevista-Mia-Couto-ministerio-Mozambique.html. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://graduates.name/universidad_complutense_de_madrid-2203-963#id62633844. .
- ↑ https://centredestudisafricans.org/postgrau-en-societats-africanes-2017-18/. .
- ↑ https://www.nuvol.com/firmes/tania-adam. .
- ↑ https://elpais.com/autor/tania_adam/a. .
- ↑ a b https://ceadiaspora2009.wordpress.com/. .
- ↑ https://www.scannerfm.com/radio-africa-1-adios-world-music. .
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=ifNE_DdXgL8. .
- ↑ http://www.radioafricamagazine.com/. .
- ↑ https://mariadiasmarquilles.tumblr.com/post/97814039501/tania-adam-est%C3%A1-detr%C3%A1s-de-la-marca-de. .
- ↑ https://www.cccb.org/es/ciclos/ficha/africalismo-en-el-cccb/224381. .
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=phky62h3qMs. .
- ↑ https://beteve.cat/radio-africa/. .
- ↑ https://gladyspalmera.com/mrs-safura-lamentos-tangos-modinhas-y-morrinas-sesion/. .
- ↑ a b https://www.mesadiversitat.cat/es/node/2262/premios-2018. .
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=ie_Kaw6UocE. .
- ↑ https://microhistoriasdiaspora.com/. .
- ↑ https://www.macba.cat/es/hablamos-de-hydra-decapita-con-tania-safura-adam-y-beatriz-leal-riesco. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ https://www.primaverasound.com/es/radio/shows/african-bubblegum-music/african-bubblegum-music-1x02-move-your-body-r-n-r-n#.XLR0urNYDyU.twitter. .
- ↑ https://www.youtube.com/watch?v=ps_XjwGC7Pc. .
- ↑ https://ctxt.es/es/20190821/Politica/27713/stephen-small-europa-negra-racismo-blanquitud-defensiva-tania-adam.htm. .
- ↑ https://directa.cat/persons/tania-safura/. .
- ↑ https://ajuntament.barcelona.cat/lavirreina/es/investigacion/microhistorias-de-la-diaspora/250/. .
- ↑ «Tania Adam i Jaume Ayats, nous membres del plenari del CoNCA» Govern.cat.
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-09-29). «La diáspora negra desmonta el relato hegemónico blanco» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- ↑ «ESPAÑA NEGRA: Viaje hacia la negritud en el espacio-tiempo» Radio Africa Magazine 2022-08-11.