Tenzing Norgay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tenzing Norgay

(1953)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNamgyal Wangdi
JaiotzaTengboche (en) Itzuli eta Ü-Tsang (en) Itzuli1914ko maiatzaren 15a
Herrialdea Nepal
 India
HeriotzaDarjeeling1986ko maiatzaren 9a (71 urte)
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Dakku (en) Itzuli
Ang Lahmu (en) Itzuli
Dawa Phuti (en) Itzuli  (1935 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknepalera
Xerpera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, gidaria, autobiografialaria eta mendigoizalea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTibetar budismoa

IMDB: nm0635308 Find a Grave: 8535798 Edit the value on Wikidata

Tenzing Norgay (xerperaz བསྟན་འཛིན་ནོར་རྒྱས, tendzin norgyé), jaiotzez Namgyal Wangdi eta ezizenez Sherpa Tenzing[1] (Tengboche, 1914ko maiatzaren 29a - Darjeeling, 1986ko maiatzaren 9a) alpinista eta xerpa nepaldarra izan zen. Himalaiara egindako espedizio ugaritan hartu zuen parte, besteak beste, Nanga Parbatera 1950ean, eta Everestera 1938an, 1952an eta 1953an. Edmund Hillaryrekin batera, 1953ko espedizio britainiarrarekin Everest mendiaren gailurrera iritsi zen lehen gizakia izan zen[2].

Time aldizkariak XX. mendean eragin handiena izan duten 100 pertsonen zerrendan sartu zuen[3].

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenzing Norgayren gaztaroaren inguruan hainbat datu nahasgarri daude. Haren jaiotze data ez da ziurra. Antza denez, maiatzaren amaieran jaio zen eta heldua zela, Everesten gailurrera iritsi zeneko eguna hautatu zuen bere urtebetetzea ospatzeko, maiatzaren 29a hain zuzen ere.

Jaiolekuari dagokionez biografia gehienek diote Tibet goi lautadatik Nepalera joandako familia batean jaio zela, Nepalen bertan[4], baina semeak Broughton Corbunekin batera idatzitako biografia batean esaaten da Tibeten jaio zela[5]. 1914an jaio zela pentsatzen da, Tibetar egutegiko untxiaren urtea hura izan baitzen[4].

Namgyal Wangdi izena eman zioten gurasoek baina haurra zela Rongbuk monastegia sortu zuen Ngawang Tenzin Norbu lamak izena aldatzeko aholkatu zien eta Tenzing Norgay bihurtu zen, "aberats-zortedun-erlijiosoa" esan nahi du[6]. Gurasoak tibetarrak zituen; aita Ghang La Mingma zen eta yak artzaia zen, ama Dokmo Kinzom zen. Aita 1949an hil zen eta amak 1953an Everest igo zuela bizi izan zen. 13 anai-arrebetatik 11.a zen Tenzing Norgay, hainbat anai-arreba gazte hil zitzaizkion[4].

Txikitan Tibeteko Kharta eskualdean bizi izan zen eta ondoren Khumbuko xerpa familia batentzat lanean hasi zen, oraindik haurra zela[7]. Khumbu Everest mendiaren inguruan dago, tibetarrek eta xerpek Chomolungma esaten diote, "ama santua" esan nahi du. Eskualdeko erlijio nagusia budismoa da eta Tenzing Norgay ere budista zen[4].

Tengbocheko monastegira bidali zuten behin monje bihur zedin, baina ez zitzaion gustatu eta utzi egin zuen[8]. Tenzing nerabeak birritan egin zuen alde etxetik, lehenengoan Kathmandura eta bigarrenean Darjeelingera (India) jo zuen, hura baitzen Himalaia ekialdeko mendietarako espedizio gehienen abiapuntua. 19 urte zituela Darjeelingeko Too Song Busti barrutiko xerpa komunitatean sartu zen eta Indiako hiritartasuna lortu zuen orduan[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Norgay, Jamling Tenzing; Coburn, Broughton. (2002). Touching My Father's Soul: In the Footsteps of Sherpa Tenzing. Ebury Press ISBN 978-0-09-188467-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  2. «Environment & Nature News - Everest not as tall as thought - 10/10/2005» www.abc.net.au (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  3. (Ingelesez) «TIME 100 Persons Of The Century» Time 1999-06-14 ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  4. a b c d e Tenzing Norgay eta James Ramsey Ullman. (1955). Man of Everest (baita ere "The Tiger of the Snows" izenaz argitaratua). .
  5. (Ingelesez) «Touching my father's soul : a Sherpa's journey to the top of Everest | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  6. (Ingelesez) «Tenzing Norgay [known as Sherpa Tenzing (1914–1986), mountaineer»] Oxford Dictionary of National Biography  doi:10.1093/ref:odnb/9780198614128.001.0001/odnb-9780198614128-e-50064. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  7. (Ingelesez) Douglas, Ed. (2000-12-24). «Secret past of the man who conquered Everest» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  8. (Ingelesez) Ortner, Sherry B.. (1999). Life and Death on Mt. Everest: Sherpas and Himalayan Mountaineering. Princeton University Press ISBN 978-0-691-07448-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nepal
Artikulu hau Nepalgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.