Txantiloi:2009-07eko Euskal Wikiatlas artikulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Satelite irudia

Bilboaldea Bizkaiko hiriburuak berak, Nerbioi ibaiaren Eskumaldeak eta Ezkerraldeak osatzen dute. Orotan, 900.000 biztanle inguru bizi dira eskualde honetan.

Iparraldean Bizkaiko Golkoa du, mendebalean Meatzaldea, ekialdean Uribe-Kosta eta Txorierri, eta hegoaldean Enkarterri eta Nerbioi Ibarra.

Gaztelaniazko izenaren kalko gisa Bilbo Handia izena maiz erabiltzen bada ere, eskualdearen euskal izen aratutua Bilboaldea da.

XIX. mende eta XX. mendeetako garapen industrial handiaren ondorioz, gaur egun Bilboaldea izenez ezagutzen den eskualdearen garapena gertatu zen. Industria, zerbitzu eta etxebizitza ugari eraiki ziren. Erdi Aroan sorturiko hiribildu askok horrela, aurretik ezagutu gabeko hazkundea bizi izan zuten.