Edukira joan

Txantiloi:2018-19 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donostiako historia 800 urtetik gora luzatzen da Nafarroako Antso Jakitunak 1180 inguruan hiri-gutuna eman eta egungo izenaz deitu zionetik. Dena den, egungo Donostian eta haren inguruan baziren lehenago ere giza finkapenak. Gizakia orain dela 25.000 urtetik, gutxienez, bizi izan da Donostia inguruan. Ametzagaina izeneko lekuan garai horretako industria litikoa aurkitu dute.

Sortu zenetik, Donostiak garrantzi nabarmena izan du Euskal Herriko gizarte-, politika- eta kultur bizitzan, baita Europako eta Atlantiko itsasoko hainbat gertaera erabakigarriren garapenean ere.