Trebiñu (gaztelaniaz eta ofizialki Condado de Treviño) Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Gasteizen hegoaldera dagoena. Udalak zenbaitetan izenaren balizko bertsio elebiduna —Condado de Treviño/Trebiñuko Konderria— erabiltzen du; baina Euskaltzaindiak Udalaren izen ofizialaren euskal ordaina Trebiñu Konderria dela zehaztu du. Bereizi behar denean Trebiñu Uda ere erabil daiteke.
260,71 kilometro koadro eta 1.460 biztanle ditu (2010), hainbat herrixkatan banaturik. Geografikoki Araban egon arren eta bere biztanle gehienek Arabako parte izatearen aldarria hainbatetan azaldu arren, administratiboki Burgosko parte da. Argantzunekin batera Trebiñuko barrendegia osatzen du. Udalerri burua izen bereko herria da.
... Bud Spencer (irudian) eta Terence Hill (irudian) aktore ospetsuak italiarrak izaki beren benetazko jaiotze izenak Carlo Pedersoli eta Mario Girotti direla? Eta Bud Spencerrek bere zinemako izena gustukoa dituen Budweiser garagardoa eta Spencer Tracy aktorearen izenak batuz sortu zuela?
... XVI. mendeanIngalaterrako ErresumanAlkimian jardutea heriotzarekin zigortua zegoela bertako errege-erregin eta agintariek berunaurre bilakatu eta azken metal honen balorearen debaluazioa gauzatuko zela beldur zirelako?
... epididimoabarrabilak eta hodi deferentea batzen dituen tutu txiki eta estua dela, baina luzatzerakoan 7 metro arteko luzera izan dezakela gizonengan?
... Jeanne Calment frantziar emakumea historia guztiko egiaztatutako pertsonarik zaharrena dela eta 1875-1997 artean bizi ondoren 122 urteko adinarekin zendu zela?
- Mundu osoko 130 behatoki astronomiko baina gehiagok 130 milioi argi-urtera jazotako neutroi-izarren fusio baten behaketa bidez grabitazio uhinen (irudia) izatea lehenbizikoz frogatu dute. Eitb.eus