Txantiloi:Gertaerak/10/8
- 1600 - San Marinok, munduko errepublika zaharrenak, konstituzio idatzia onetsi zuen.
- 1856 - Bigarren Opio Gerra (irudian) hasi zen Txina eta Mendebaldeko estatu batzuen artean, Perla ibaiko Gezien Gertakaria deritzonarekin.
- 1971 - John Lennon abeslariak Imagine kaleratu zuen Erresuma Batuan.
- 2005 - Kaxmir eskualdean epizentroa zuen lurrikarak 74.500 hildako eta 106.000 zauritu eragin zituen Pakistan, India eta Afganistanen.