Txantiloi:Gertaerak/8/9
- 1173 - Pisan ezkila-dorre erromanikoa eraikitzen hasi ziren, gerora Pisako Dorre Okerra (irudian) izango zena.
- 1942 - Mohandas Gandhi lider indiarra britainiar indarrek atxilotu zuten Bombayn, Quit India mugimendua eraginez.
- 1945 - Bockscar AEBetako aire armadaren hegazkinak Fat Man izeneko bonba nuklearra jaurti zuen Nagasakin, Japonian, hiria guztiz suntsituz eta 80.000 hildako utziz.
- 1970 - 1970eko Urdulizko tren istripua: 33 pertsona hil ziren Urdulizen bi trenek elkar jotzean.
- 2012 - Maider Unda euskaldunak Udako XXX. Olinpiar Jokoetako Borroka libre lehiaketan brontzezko domina irabazi zuen.