Txikipedia:Ada (programazio-lengoaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Ada helburu orokorreko programazio-lengoaia bat da, Pascal eta beste programazio-lengoaia batzuen hedapen moduan sortu zena. Zehaztasun metodologiko handiko lengoaia da; helburua erroreak ekiditea izanik, zorroztasun handia eskatzen du, eta ona da errorea gertatzeak ondorio latzak ekar ditzakeen denbora errealeko sistemak egiteko, trenen eta hegazkinen trafikoa kontrolatzeko, adibidez. Lengoaiari Ada izena jarri zioten Ada Lovelace (1815–1852) emakumea omentzeko. Izan ere, historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, denbora errealeko konputazio-sistemetan erabiltzeko pentsatua izan zen Ada programazio-lengoaia. Gerora ordea, Intermetrics enpresako S.Tucker Taft-ek objektuei orientatutako programaziorako, finantza-sistemetarako eta zenbakizko-sistemetarako aproposak ziren hobekuntzak gehitu eta Ada 95 bertsioa argitaratu zen 1995ean.

Programa adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau da programa sinple bat, lehenengo programa izaten den Kaixo mundua adibidea:

-- "Kaixo mundua" esaldia idatziko dugu

with Ada.Text_IO;
procedure Kaixo is
begin
    Ada.Text_IO.Put_Line("Kaixo, mundua!"); 
end Kaixo;

Beste adibide bat, konplikatuxeagoa oraingoan. Zenbaki oso baten zatitzaile guztiak idazten dituen programa bat:

-- 'Idatzi zatitzaileak' programa
-- Irakurri teklatutik zenbaki oso bat
-- Eta idatzi zenbaki horren zatitzaile guztiak

-- Karaketere-kateak eta zenbaki osoak iraukrri eta idazteko paketeak erabiliko direla:
with Ada.Text_IO, Ada.Integer_Text_IO;
procedure Idatzi_Zatitzaileak is
   N, I, Hondarra : Integer; -- Hiru aldagai horietan zenbaki osoak gordeko dira
begin
   -- irakurri zenbakia
   Ada.Text_IO.Put ("Idatzi zenbaki oso bat eta sakatu <RETURN>:");
   Ada.Integer_Text_IO.Get (N);  -- Teklatuan idazten den zenbaki bat eta <Return> tekla
                                 -- Aurrerantzean N aldagaiaren balioa zenbaki hori izango da
   -- Kalkulatu eta idatzi zatitzaileak
   Ada.Text_IO.Put ("Hauek dira bere zatitzaileak: ");
   I:= 1;
   while I <= N loop       -- Honako aginduak egin behin eta berriro baldintza bete bitartean
      Hondarra := N mod I;
      if Hondarra = 0 then
 Ada.Integer_Text_IO.Put (I); -- I aldagaiak daukan balioa idatzi
      end if;
      I := I + 1 ;
   end loop;
end Idatzi_Zatitzaileak ;

-- Programaren exekuzio bat:
-- Idatzi zenbaki oso bat eta sakatu <RETURN>:27
-- Hauek dira bere zatitzaileak: 1 3 9 27

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) Ada Programming tutorialak Wikibooks-en.