Wikipedia, Entziklopedia askea
Larrinaga Guerrini akordeoi kromatikoa.

Akordeoia aerofonoen familiako musika-tresna da. Soinua, soinu handia eta eskusoinua ere esan izan zaio.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurezko bi kaxa ditu: bat melodia emateko botoi edo teklekin (eskuin eskuarekin jotzen dena) eta bestea laguntzeko nota grabeak eta akordeak ematen dituena (ezkerrarekin jotzen dena). Bien artean hauspoa dago.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besoen eraginez bildu eta zabaldu egiten den hauspoak bidaltzen du mihiek bibratzeko behar duten haizea.

Akordeoia euskal herri-musikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akordeoi diatonikoaren ondoren Akordeoi kromatikoa azaldu zen. Hau bi tipotakoa izan zitekeen: bata eskuinaldean botoiak zituena eta kromatikoa deitzen zena eta bestea teklazkoa, “pianozkoa” izenarekin ezagutzen dena.

Akordeoilari hauek, trikitilariak bezalaxe, herriz herri aritu izan dira mota guztietako herri festa eta ospakizunetan parte hartuz.

Soinu handi honek, diatonikoak baino baliabide musikal gehiago dituenez, hasiera batean trikitixa baztertu egin zuen, baina gero, arrazoia ez dakigun arren, herri musika munduan indarra galdu du eta trikitixa nagusitu da berriz.

Soinu handia jotzen zuten musikarietan ezagunenetakoa Kaxiano Ibarguren dugu.

Entzun akordeoiaren musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen entzun dezakezu akordeoia:

      Entzun!