Wikipedia, Entziklopedia askea

Aktinia gorria edo itsas tomatea Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean eta Mediterraneoan bizi den anemona da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izen zientifikoa Actinia equina da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktinia gorriaren marrazkia.

Euskal Herriko kostaldeetan kolore gorria du baina beste leku batzuetan marroia, laranja edo berdea ere izan dezake. Zilindro itxurako gorputza du eta 5-7 cm arteko altuera hartzen du.

Gorputza biguna da. Goiko aldean ahoa du eta inguruan 192 garro. Garroen azpialdean kolore urdin biziko zakuz osaturiko eraztun bat du. Hauei esker elikagaiak eskuratzen ditu eta lurraldeagatik borrokatzen du.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdeko kostaldeetan eta Mediterranear itsasoan aurkitzen da.

Marearteko eremuetan aurkitzen da eta sakonera handiko eremuetan ere bai. 10-25ºC arteko tenperaturak atsegin ditu baina 2ºC-ko edo 28ºC-ko tenperaturetan ere bizi daiteke.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Itsasbeheran garroak biltzen ditu eta tomate baten itxura hartzen du.

Garroekin harrapatzen dituen arrain txiki, krustazeo eta moluskuetaz elikatzen da. Orokorrean egunsentiko argitasunarekin izaten dira aktibo. Janari gutxi dagoenean tokiz mugitzen dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexuak bereizita dituzte. Enbrioia barruan garatzen da eta ondoren ahotik kanporatzen ditu emeak. 12 garroko aktinia txikiak kanporatzen dituzte eta inguruan finkatzen dira.