Wikipedia, Entziklopedia askea

Basahate

      Entzun!

Bi basahate igerian,bat arra eta bestea emea.

Basahatea (Anas platyrhynchos) Euskal Herrian bizi den ahate bat da. Oso ohikoa da aintzira eta urtegietan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahate potxolo bat da. 50-65cm-ko luzeera izan ohi du, eta 0,72-1,58kg artean pisatu. Arra kolore bizikoa da. Buru berde-urdina, papar marroia, gorputz gris argia eta buztan beltza ditu. Emea aldiz marroixka da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur-azalean elikatzen da, gorputz erdia ur azpian sartzen du janaria bilatzeko. Orojalea da, beraz jan ditzakeen gauza desberdinen kopurua oso handia da. Gehienbat landareak jaten ditu, (tuberkuluak, adarrak, etab.), baina insektuak (euliak, tximeletak, etab.), zizareak eta beste ornogabe batzuk jan ditzake.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basahate emea bere kumeekin.

Urria eta azaroan ugaldu ohi dira hegazti hauek. Arrak emea utzi egiten du abenduan, hegazti hauen migrazioa hasten denean. Emeak, bere pixuaren erdia galduko du arrautzak jartzen (8-13 arrautz). Horregatik, oso nekatuta egoten denez, ezkutuan jartzen ditu arrautzak.

Ahatetxoak lehen egunetik igeri egiteko gai dira. Amari jarraituko diote hurrengo hilabeteetan, eta horrela ikasiko dute elikatzen, bere inguruan babestuta egoten eta baita migratzean egiten diren ibilbideak ere.

Izena hainbat hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]