Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Birmingham

Hiriaren kokapena Ingalaterrako mapan.
Victoria Square izeneko plaza.

Birmingham Europan, Erresuma Batuan, Ingalaterrako erdialdean dagoen hiri bat da. Londres eta gero, Ingalaterrako bigarren hiririk handiena da; 2017ko datuen arabera, hiriak 1,1 milioi biztanle ditu, baina, inguruko hiriguneak kontatuz, 4,3 milioi biztanle bizi dira haren metropoli-eremuan.

Iraganean, industriak eta meatzaritzak garrantzi handia izan zuen hiriko ekonomian. Gaur egun, berriz, zerbitzu alorrak du pisurik handiena, baina auto eta tren fabrikek ere leku handia dute hiriko ekonomian.