Edukira joan

Txikipedia:Eguzki-lore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzki-loreak.

Eguzki-lorea lore hori edo laranja handiak ematen dituen landarea da. Euskal Herrian bi espezie ditugu: eguzki-lore luzea (Carlina Acaulis) eta eguzki-lore laburra (Carlina acanthifolia). Biak mendi-larreetan hazten dira.
Euskal mitologian, oso maitatua da eguzki-lorea. Baserri eta borden atean, eguzki-lore bat zintzilikatu ohi zuten, sorginak, izaki gaiztoak eta gaixotasunak uxatzeko.