Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
5.608.218
🔎
Azalera
338.478,34 km²
🏙️
Hiriburua
Helsinki
📷
Argazkiak
ikusi
Finlandiaren kokapena Europar Batasunean

Finlandia Europar Batasuneko herrialde bat da. Europako ipar-mendebaldean dago, eta mugak ditu Suediarekin, Errusiarekin eta Norvegiarekin. Gaur egun, Finlandia Europako herrialde oparoenetako bat da. Gizarte-ongizate, osasun eta hezkuntza sistema oso aurreratuak ditu.

Itsaso baltikoak inguratzen du. Finlandiako hiriburua eta hiririk handiena Helsinki da. Bigarren hiri handiena Tampere da. 2017an 5,5 milioi biztanle zituen. Populazioaren gehiengoa hegoaldeko muturrean dago, Finlandiako golkoko kostaldean. Finlandiar gehienen ama-hizkuntza finlandiera da. Bigarren hizkuntza ofiziala suediera da, biztanleen %5,6k hitz egiten duena. Beste bi hizkuntzatan ere hitz egiten dute. Hirugarren hizkuntza samia da, iparraldean bizi diren 10.000 inguru laponiar edo samien hizkuntza.

Biztanleriaren % 70 baino gehiago kristauak dira, gehienak luteranoak. Finlandiar gehienak herrialdearen hegoaldeko hirietan bizi dira.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Finlandian 180.000 laku baino gehiago aurki ditzakezu herrialde osoan zehar. Laku asko dira tamaina txikiko herrialde batentzat, hala nola Finlandiarentzat. Horregatik, ez da harritzekoa "milaka lakuen lurra" deitzea.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiak Suedia, Norvegia eta Errusiarekin egiten du muga, eta itsasertz luzea du Itsaso Baltikoan. Kostatik hurbil dauden uharte txiki asko ere baditu. Uharte horietako handienak Åland uharteak dira, itsasertzetik hego-mendebaldera daudenak, Itsaso Baltikoan.

Finlandiako paisaia laua da eta muino txiki batzuk ditu, baina badaude mendiak ipar-mendebaldean. Herrialdeko mendi garaiena, Halti mendia, herrialdearen ipar-mendebaldeko muturrean dago eta 1.328 metroko garaiera du. Basoek herrialdearen azaleraren hiru laurden hartzen dituzte, gutxi gorabehera. Gainera, Finlandiak 50.000 laku ditu, eta ibai ugari. Lakuen inguruko paisaia baso borealez estalita dago.

Biztanle gehienak herrialdearen hegoaldeko herenean bizi dira. Finlandia iparralde-iparraldea oso hotza da, eta ipar-mendebaldea menditsua da. Finlandiako Finlandia, Suedia eta Norvegia iparraldeko lurraldeari Laponia deitu ohi izan zaio. Bertan milaka eta milaka urtez bizi izan diren sami edo laponiar izeneko pertsonengandik dator izen hori.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima hotz eta epela da, neguan gogorra eta udan beroa. Neguan, hegoaldean, tenperatura -25 °C-an jaisten da; iparraldean, berriz, -40 °C-tik behera. Udan, batez beste, 15 °C lortzen dira iparraldean, eta 20 °C hegoaldean.

Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiako bandera

Finlandiako bandera hondo zuri baten gaineko gurutze urdin batek osatzen du. Zachris Topelius poetak 1860ko hamarkadan imajinatu zuen bezala: «Gure lakuen urdina eta gure neguetako elur garbia».

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiak oso ekonomia industrializatua du: baso-baliabide handiak, kapital-inbertsio handiak, garapen teknologiko gorena, biztanleen ongizate eta segurtasun bikaina. Finlandiako ekonomia-sektore dinamikoenak zuraren industria, metalak, ingeniaritza, telekomunikazioak eta industria elektronikoak dira, diseinuarekin batera.

Nekazaritzak pisu txikia du ekonomian. Gehien landatzen diren laboreak garagarra, oloa, azukre-erremolatxa, patata eta garia dira. Abeltzaintzan, txerriak eta behiak dira animalia ohikoenak. Iparraldean, elur-oreinak dira azienda garrantzitsuena. Arrantza ere emankorra da herrialdean.

Bestalde, Europako iparraldeko turismo-leku garrantzitsu bihurtzen ari da.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde hauetako lehen biztanleak duela 10.000 urte inguru iritsi ziren. Ziur aski, biztanle horiek hainbat talde ezberdinetakoak ziren, eta haien artean gaur egungo samien arbasoak zeuden. Pixkanaka, samiak Finlandia iparraldeko lurraldeetara mugitu ziren.

XII. mendean, suediarrak finlandiarrak kristautasunera konbertitzen hasi ziren. Suedia eta Errusia urte luzez aritu ziren borrokan Finlandia mendean hartzeko, arrazoi politiko eta erlijiosoak zirela eta. Azkenean, suediarrek berenganatu zuten lurraldea 1323an.

Errusiak suediarrak 1721ean garaitu zituen, baina Suediak 1809ra arte ez zuen ofizialki onartu Finlandia errusiarren esku geratzea. 1917an, desegin egin zen Errusiako Inperioa, Errusiako Iraultzaren ondorioz, eta Finlandiak urte horretan bertan aldarrikatu zuen independentzia. 1919an, errepublika bilakatu zen.

Bigarren Mundu Gerrak (1939–45) ondorio lazgarriak izan zituen Finlandiarentzat. Gerra hasieran, Sobietar Batasunak Finlandiako lurralde asko bereganatu zituen. 1941ean, Finlandia Alemaniaren alde jarri zen, sobietarren aurka, eta galdutako lurraldeak berreskuratu zituen. Sobietarrek, ordea, Finlandia berriz garaitu zuten 1944an. Ondorioz, Finlandiak sobietarrei lurralde gehiago eman behar izan zizkien.

Gerraostean, ekonomia hazi egin zen eta baldintza sozialak hobetu egin ziren. Finlandia 1995ean sartu zen Europar Batasunean. 2000. urtean konstituzio berri bat idatzi zuten, eta Tarja Halonen Finlandiako lehenengo emakumezko presidente bilakatu zen. 2003ko apirilean, Anneli Jäätteenmäki izendatu zuten lehen ministro. Orduan, bai presidentea bai lehen ministroa emakumeak ziren Europako lehen herrialdea bilakatu zen Finlandia.


Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pastel kareliarrak (karjalanpiirakka) finlandiar sukaldaritza tradizionalaren parte dira.

Finlandiako gastronomian nabarmena da sukaldaritza tradizionala, “haute cuisine” eta gaur egungo estilo gastronomiko kontinentalak konbinatzen dituelako. Arrainak eta haragiak zeregin garrantzitsua dute herrialdeko toki batzuetan. Beste eskualde batzuetan, berriz, hainbat barazki eta onddo erabiltzen dira errezeta tradizionaletan.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandian gordetzen diren eraikin zaharrenak Erdi Aroko elizak eta harrizko gazteluak dira. Finlandiako gaztelurik zaharrena “Turku”-koa da, XIII. mendearen amaierakoa.

Irudi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]