Edukira joan

Txikipedia:Gosari

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gosaria eguneko funtsezko janaria da, kontsumitu ala ez, epe laburrean eta luzean nabarmen eragiten baitigu. Gosaltzea da zerbait jatea denbora askos gero eta egunaren janaririk garrantsitsuena da. 

Gosariak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gosari osasungarriak esnea edo esnekiak izan behar ditu, balio biologiko handiko proteinak, koipea, karbohidratoak, bitamina liposolubleak, fosforoa eta kaltzioa ematen baitituzte. Zerealak eta deribatuak ere izan behar ditu (ogia, zerealak, etxeko opilak, etab.), hobe ale osokoak eta azukreztatu gabeak.

Euskal Herrian 09: 30ak baino lehen gosaltzen dute, 13:00etatik 15:00etara bazkaldu eta 20: 00etatik 21:30era afaldu.

Euskal Herrian gehien kontsumitzen diren gosariak infusioak dira (kafea, te…), gantz gutxiko lakteoak, ogia (osoa edo zuria), frutak freskoak eta zuku naturalak.[1][2]

Gosariak beste herrialde batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako gosari tradizionala oso janari orekatua eta mantenugai betea da.

Azteko eguna arroza edo zopa hartzen dute eta batzuetan arraina. [3]

Alemanian hazetn dute eguna edari bero batekin izan ahal dela txokolatea kafea edo te bat, eta zuko bat.

Alemaniako gosari tradizionalaren gotorlekua zereal eta fruitu lehorren ogi eta opilen aukeraketa da ( Brötchen edo Schrippen), gurin onena, quark gazta, hestebeteak, marmelada eta eztia lagun dituztela. [4]

Portugalen kasuan, ia beti jaki gozoak jaten dira gosaltzeko. Portugalen goiz altxatzen dira eta okindegira joaten dira.

Portugalen garrantzitsuena esne gainezko pastela da, pastel txiki bat da, bainila zaporeko kremaz betea, azukrez eta kanelaz estalia.

Gosarien historiaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek gosaria ez zuten hartzen, egunean otordu bat egitea osasuntsuagoa zela uste baitzuten. Erdi Aroan ezin zen ezer jan goizeko meza baino lehen. Gosari hitza garai honetan sartu zela uste da, literalki gaueko baraua haustea esan nahi baitu.XX. mendean, John Harvey Kellogg estatubatuarra gosaria irauli zuen prozesatutako zerealak sartuz.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Hora de comer, ¿cuál es la mejor hora para desayunar, comer y cenar?» El Diario Vasco 2019-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  2. Minton, Emily. (2012-05-31). «Alimentación Saludable: Realidades sobre el desayuno» EDIS 2012 (5)  doi:10.32473/edis-fy1305-2012. ISSN 2576-0009. (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Desayuno en Japón: entre tradición y nuevas tendencias | Japan Experience» www.japan-experience.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  4. (Gaztelaniaz) ¿Sabes cómo es un desayuno tradicional alemán? - InterMundial. 2014-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  5. Castro Cano, Daniel. (2020-11-27). «Lo humano es lo otro: la alteridad en los cuentos “La leche de la arpía”, “El hombre mariposa”, “Los ojos de la noche” y “La cabeza del mundo”, de Andrés García Londoño» Alteridad, subjetividad y narrativas. Reflexiones interdisciplinarias en Humanidades (Editorial EAFIT): 133–151. (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).