Wikipedia, Entziklopedia askea

Hontz zuri

300px

      Entzun!

Hontz zuria (Tyto alba) hegazti harraparia da, hontzaren familiakoa. Mundu osoan zehar bizi da, poloetan eta basamoertuetan izan ezik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti ertaina da, 35cm inguruko luzera duena. Bere hegoen zabalera 80 eta 95cm artekoa izaten da eta helduek 350g inguru pisatzen dituzte. Aurpegia bihotz formakoa du eta tripaldea txurixka izaten du.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harraparia da eta bere elikagaiak ehizatzen dituzte. Normalean ugaztun txikiez (saguak, arratoiak, satorrak...), anfibioz (igelak, apoak...) eta intsektuez elikatzen dira. Horrez gain, hegazti batzuk ere ehizatzen dituzte.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa garaia martxotik urrira bitartean da, baina gizakiarengandik gertu bizitzeak elikagaia errazten dionez eta habia leku ezkutuetan bizi denez hontz zuria gai da urte osoan ugaltzeko.

4-7 arrautz erruten dituzte eta 30 egun ingururen buruan txitak jaiotzen dira. Elikagaiak emeak zein arrak ematen dizkiete txitei, baina emea izaten da ehizakinak zatitzeaz eta txitei mokora emateaz arduratzen dena. Txitek 50-55 egun dauzkatenean hegan egiteko gai dira. Burujabetza, berriz, 2-3 aste beranduago lortzen dute.

Izena hainbat hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelaniaz: lechuza comun
  • Ingeleraz: barn owl
  • Frantsezes: chouette efraine