👶 Jaiotza 1998ko maiatzaren 13a Garinoain |
🔨 Lanbidea futbolari |
📷 |
Jon Monkaiola 1998ko maiatzaren 13an jaio zen Garinoainen (Nafarroa, Euskal Herria) eta futbolari profesionala da.
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere hastapenak futbolari gisa Peña Sport-en (Tafallan) izan ziren, Garinoainetik 10 kilometrora. 2017. urtean C.D. Iruña joan zen, hau da, Osasunaren filialera. Denboraldiaren erdia aldera Osasuna Promesasera eraman zuten eta hortik 2 denboraldira lehenengo taldera igo zen. Geroztik 4 denboraldi daramatza lehenego taldean eta 2031. urtea arte kontratua dauka bertan gelditzeko baldintza oso onetan, 22 milioiko klausula altuarekin, hain zuzen ere.
Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea | Denboraldiak | Partiduak | Golak |
Peña Sport | 2008-2017 | 684 ggb | 350 ggb |
C.D. Iruña | 2017-2018 | 16 | 0 |
Osasuna B/Promesas | 2017-2019 | 55 | 5 |
C.A. Osasuna | 2019- | 131 | 5 |
C.A.Osasunaren lehen taldearekin egin zuen debuta, Lehen Mailan, C. D. Leganesen aurkako partidan (0-1) eta 90 minutu jokatu zituen. Hilabete batzuk geroago, abenduaren 1ean, bere lehen gola sartu zuen R.C.D.Espanyolen aurka 2-4 irabazita.
Olinpiadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2021eko uztailean Tokioko Olinpiar Jokoetan jokatzeko deitu zuten. Txapelketa horretan lau partida jokatu zituen ordezko jokalari aterata. [1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Jon Moncayola. 2023-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).