Txikipedia:Krioklastismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krioklastismoaren bitartez apurtutako harria

Krioklastismoa edo gelifrakzioa uraren egoera aldaketek (izozte-urtze prozesuek) sortzen duten meteorizazio bat da. Ura egoera likidoan (euria) arroka baten zirrikituetatik sartzen da eta tenperatura 0ºtik jaistean, izoztu egiten da. Ura izozten denean bere bolumena handitu egiten da arrokari presioa eraginez. Fenomeno honek, zirrikituaren tamaina handitzen du arroka apurtuz.

Fenomeno hau, bi eskalatan gerta daiteke mikro eta makro.

Mikroklastismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikroklastismoan, ura harrien poroetatik sartzen da harria zati txikietan apurtuz (pikor-disgregazioa). Adibidez, hareharriaren kasua.

Makrogelifrakzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makrogelifrakzioan, harri bloke handiak haitzetatik askatzen dira.