Txikipedia:Lertxun (zuhaitza)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Lertxun Zuhaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore emea

Lehertxun zuhaitza edo Populus Tremula ere deitzen zaion zuhaitza, Salicacea familiakoa kontsideratzen da, beste hitz batzuetan, landare loredunen barnean sartzen da. Munduan zehar zabalduen dagoen zuhaitz mota da, izan ere, negu luze zein motzak eta uda laburrak jasateko gai den espeziea da.




Nolakoa da lertxun zuhaitza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare loredunen barnean sartzen denez, zuhaitz honek itxura borobileko hosto berdeak ditu, zabalak eta batzuetan triangeluarrak. Lertxunaren loreak udaberrian polinizatu egiten dira haizearen bitartez, hosto berriak agertu aurretik. Horretaz gain, bere azala gris iluna da, ildoekin eta adarrak marroi gorrixkak ditu. Udazkenean hostoen kolorea berde horixkatik tonu more, gorri batzuetara igarotzen da. Gainera, 20-25 metroko altuera izatera iritsi daiteke.

   Ba al dakizu   
Hosto (3-7 x 3-8 cm) sinpleak, biribilkarak eta ertz zerradunekoak dituela eta gaztetan ilea badute ere, erabat galtzen dutela helduak direnean.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Asiako eskualde hotz eta epeletan hazten da populus tremula izeneko zuhaitza, 20 urteko adina duen arte. Euskal Herriko ipar erdialdean ere banatuta dago, bereziki pagadi eta hariztietan. Espainian 900-2000 metroko altitudeetan aurkitu dezakegu. Behar bezala hazteko lur hotz eta hezea behar du.


Zertarako erabiltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuhaitz honen egurra oso leuna da, ondorioz, idazteko erabiltzen dugun papera sortzeko erabiltzen da.
  • Hauen hazkunde azkarra dela eta, energia berriztagarrirako egurraren ekoizpenean oso baliagarria da.
  • Zuhaitz apaingarri bezala ere estimatua da, udazkenean eskuratzen dituen koloreak direla eta.
  • Egurra biguna, zuria eta arina du eta pospoloak, hortzetako txotxak, jostailuak etabar egiteko erabiltzen da.
   Ba al dakizu   
Populus Tremulak hegaztientzako habitata ematen duela.