Edukira joan

Txikipedia:Manex Erdozaintzi-Etxart

Wikipedia, Entziklopedia askea

Manex Erdozaintzi Etxart 1934eko uztailaren 15an sortu zen, Ibarrolan eta 1984eko apirilaren 29an hil zen, Tolosan. Idazle, fraile eta poeta euskaltzain bat zen. Euskal idazle baxenabartarra zen.[1]

Bere bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manex Erdozaintzi Etxart Filosofia eta teologiako ikasketak egin zituen. Akitaniako frantsesen nagusi izendatua izan zen (1978), eta Tolosako (Okzitania) fraidegaien komentuko nagusi izan zen.

Manex Erdozaintzi Etxart
Manex Erdozaintzi Etxart

Gaztetatik, kristautasunarekiko eta Euskal Herriarekiko konpromisoa uztarturik, lan handia egin zuen euskal Elizaren eta euskal kulturaren eta gizartearen alde. Nabarmena izan da Erdozaintziren ekarpena eta eragina bereziki Iparraldean garatu diren erlijio, gizarte, kultur nahiz politika mailako hainbat proiektutan, beti ere helburu berarekin: euskal Eliza berriaren eta euskal kulturaren zabaltzea. [1]

Zer egin du[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizian sortzaile gisa, laguntzaile edo animatzaile gisa lan egin zuen, ainitz proiektu eta taldeetan: Anaitasuna fraide euskaldunen anaidia (1972), Fededunak kristau taldea (1972), Argi Bil elkartea (1974), Herria eta Eliza kristau mugimendua (1975), Donapaleu eta Donibane Garaziko Gau-eskolak (1976), Herriarekin apaiz taldea (1977), Herriz Herri Donapaleuko astekariaren sortzaile taldekoa eta zuzendaria izan zen (1980), Bertsolarien Lagunak (1980), Seaska eta Ikas.[1]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Gaztetik hasi zen bere olerkiak egiten baina  artikuluak eta gogoetak ere: Herria, Gure Herria, Elgar, Basque Éclair, Jakin, Anaitasuna, Fedegintza, Herriz-Herri, Euzko Gogoa, Egan, Gazte, Zabal, Ager, Olerki eta Maiatz.

-Argitalpen horiek lagungarri izan zituen idazkintzan trebatzen, bere ideiak zabaltzen, ezagutzera ematen eta euskal letretan toki bat egiten Ipar nahiz Hegoaldeko idazleen artean.

-Baina Manexen literatura produkzioa ez da horretan amaitzen. Liburu eta aldizkarietan argitaraturik dauden idatziez gain, olerki eta testu multzo handi bat egin zituen, autoreak urteetan zehar gorde eta ainitz olerki, artikulu eta beste ainitz gauza gorderik egon dira: zirriborroak, baina obra batzuk ez dira sekulan atxemana izan.

-Hinki-hanka olerki-liburua (1978) eta Gauaren atzekaldean (1982) eleberria idatzi zituen. Bere poemetako batzuk biltzen dituen Herri honen erraietan / Bizitza pilpirak / Nafarroari poema irekia poesia bilduma argitaratu zen 1994an.

-Beste bi, Manex hil ondoren argitaratu ziren, aspalditik idatziak zituen zirriborroak berreskuratuz: Herri honen erraietan (Maiatz, 1985) eta Bizitza pilpirak, Nafarroari poema irekia, Herri honen erraietan (Maiatz, 1994).[1]

Bere engaiamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seaskan ere inplikatzen da Amnesty Internazionalan ( 150 herrialde eta lurralde baino gehiagotan 10 milioi pertsona baino gehiagok osatutako mugimendu globala da, giza eskubideen urraketarekin amaitzeko kanpaina egiten duena. ), errefuxiatuen laguntzeko elkarte batean parte hartu du ere frankismoari ihes egiten duten jendeen laguntzeko eta ETAko kideak.[1]

Ondorioz erran dezakegu idazle handi bat izan dela euskaldunentzat eta ainitz gauza egin dituela. Pentsatzen dugu euskararentzat ainitz egin duela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Manex Erdozaintzi-Etxart. 2023-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).