Txikipedia:Oihana Bartra

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1984ko urtarrilaren 6a
Bilbo
🔨
Lanbidea
bertsolari
📷

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihana Bartra Bilbon jaio zen 1984an, 37 urte ditu eta euskal bertsolaria da. Euskal filologian lizentziaduna da eta lanbidez irakaslea, bertso irakaslea eta itzultzailea da.

Fitxategi:Oihana.jpg

Txikitan Santurtxuko Bertso Eskolan hasi zen bertsotan.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru urtez jarraian (1999, 2000 eta 2001) eskolarteko txapelketetako Bizkaiako txapelduna izan da. 2004an Osinalde saria irabazi zuen eta Bilboaldeko txapeldun izan zen. 2005ean Abra saria irabazi zuen. 2006an Bilboaldeko onena izan zen berriro. 2002, 2004 eta 2006an Bizkaiako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu zen.

Lehen plaza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen plaza BBK saria, 1999 Bizkaia.