Txikipedia:Tikvah Alper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tikvah Alper


Tikvah Alper, fisikaria eta erradiobiologoa izan zen. Hegoafrikarra zen eta 1909ko urtarrilaren 22an jaio zen. 1995eko otsailaren 2an hil zen, 86 urterekin, Salisburyn, Erresuma Batuak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familia etorkin judutar behartsua zen eta lau arreben artean gazteena zen. Lehenengo, Durbango goiko eskolara joan zen eta 1929an, Lurmutur hiriko unibertsitatean fisikan graduatu zen. 1930 eta 1932 bitartean, Berlinen lan egin zuen. Urte bat geroago, 1933an, delta izpien eta alfa partikulen inguruan artikulu bat idatzi zuen.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardiari eta ahuntzari eragiten dien gaixotasun batekin, “neurodegeneratibo”, aurkikuntza garrantzitsu bat egin zuen. Aurkikuntza horri esker, hobeto ulertu ziren bizidunen forma kutsagarri guztien mekanismoak. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tikvah Alper. 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).