Txikipedia:Udane Juaristi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Udane Juaristi margolaria 1985ean jaio zen, Azkoitian.

Haurra zenetik asko gustatzen zaizkio sormen lanak; txikitan jostailu guztiak sormenarekin eta muntaketarekin lotutakoak zeuzkan eta bere kasa nahiz amarekin marrazten asko entretenitzen zen. Bide horretatik jarraituz, Arte Ederrak ikasi zituen eta, gaur egun, margolaria da.


Udanek, margolan asko egiten ditu, gehienbat muralak eta koadroak. Normalean mihisetan, hormetan edota egurrean egiten ditu bere artelanak.


Honako hauek dira bere ibilbideko lanik garrantsitsuenak:

  • 2010, 2014.
    • Ordiziako GOIART, arte plastikoen lehiaketan, bigarren saria.
  • 2018.
    • 1.go Accesit saria, Francisco Pradilla lehiaketan. Zaragozan. Premi canyelles, pintura lehiaketan, aipamen berezia.
  • 2013.
    • GAZTA ZATI BAT soinu bandarekin, Euskal Herriko eskenatokietan, pintatzen.
  • 2014.
    • Donostiako kaleetan pintatzen, Bazterrak Marrazten, KOLDO MITXELENA eta TABAKALERAREN proiektuaren barruan.
  • 2017.
    • Irungo kaleetan pintatzen, GAZTEARTEAN proiektuaren barruan.
    • Irungo Lapitze ludotekan murala. GAZTEARTEAN proiektuaren barruan.
    • BOULEVART hoteleko 8 mural.
    • IBERMUTUAMUR enpresarentzako koadro eta murala. Madriden.
    • XABI SOLANO artistarentzako CDaren diseinua.
  • 2018.
    • Madrideko PINTAMALASAÑA jaialdian parte hartzea.
    • Hospitalet de Llobregaten murala. CONTORNO URBANO, 12+1 proiektuaren barruan. Lekunberrin murala. KALEKO ARTEAren barruan, B eta B espazioarekin.