Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirkonioa

Zirkonia elementu kimiko bat da. 40 zenbaki atomikoa du. Oso erresistentea da. Normalean zirkon izeneko mineraletik erauzten da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkonioa altzairua baino arinagoa da eta bere gogortasuna kobrearenaren parekoa da. Hauts bihurtu arte zatitzen denean, suak har dezake airearekin kontaktuan, batez ere tenperatura altuetan.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Altzairuen gehigarri gisa erabiltzen da, eta oso material erresistenteak lortzen dira.
  • Labeak estaltzeko balio du material erregogor bezala zeramika- eta beira-industrietan.
  • Zirkonio oxidoa bitxigintzan erabiltzen da; diamantea imitatzen duen zirkonita izeneko harribitxi artifiziala da.
  • Gaur egun, sukaldeko aiztoak eta beste osagarri komertzial eta profesional batzuk aurki ditzakegu.
  • Harea sintetikoak fabrikatzeko gehigarri gisa erabiltzen da.