Unicorn Wars

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unicorn Wars
Jatorria
Argitaratze-data2022
IzenburuaUnicorn Wars
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma
Iraupena80 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alberto Vázquez (en) Itzuli
[[Kategoria:Alberto Vázquez (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Alberto Vázquez (en) Itzuli
[[Kategoria:Alberto Vázquez (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt10483152 Filmaffinity: 463404 Allocine: 254587 Edit the value on Wikidata

Unicorn Wars Alberto Vázquez zinegileak zuzendu eta idatzitako animazioko film antibelizista da, Galiziako eta Frantziako produktorek elkarlanean eginda. 2022ko urriaren 13an egin zen galegozko aurrestreinaldia Cantones Cines da Coruñan;[1] eta urriaren 21ean estreinatzen da zinema aretoetan, galizierara bikoiztuta baita. Bilbon ere, Uniko ikusentzunezko ekoiztetxearen hirian, 2022ko urriaren 19an estreinatu da.[2]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Baso baten jabetza norena den argitzeko, gerra zahar baten oihartzunekin, peluxeko hartz erlijiozaleak eta adarbakar ekologistak aurrez aurre borrokatzen dute. Baina istorioaren muinean, amaren maitasunaeskuratzeko bi anaia hartzek duten lehia agertzen da.[3][4][5]

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alberto Vázquez zuzendari galiziarrak hiru inspirazio nagusi zituela adierazi zuen film hau idaztean: Apocalipsis Now, Bambi eta Biblia.

Annecy Animazioko Nazioarteko 45. Zinemaldiko "Work in Progress" panelean aurkeztu zen proiektua. Film hau Abano Produóns SL, Uniko Estudio Creativo S.L., Unicorn Wars AIE, Autour de Minuit, Productions SARL eta Schmuby Productions SAS koprodukzio espainiarra eta frantsesa da. Eurimages-ek finantzatu zuen filma.

Grabazio originalaren gaztelaniazko ahotsak Jon Goiri, Jaione Insausti, Ramón Barea, Manu Heras, Gaizka Soria, Itxaso Quintana, Maribel Legarreta eta Kepa Cuetok eman zituzten, besteak beste.

Irteera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko ekainaren 16an, Annecy 46.an Nazioarteko Animazio Zinemaldian aurkeztu zen filma, jaialdiko lehiaketa ofizialaren zati gisa.[6][7][8] Estatu Batuetan estreinatuko du Fantstic Fest-en.[9] Barton Filmsek banatzen du filma, eta Espainiako zinemetan estreinatuko da 2022ko urriaren 21ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trailer ofiziala ingelerazko azpiidatziekin: https://www.youtube.com/watch?v=G_I23TmiHMc