Valandur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valandur
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaArnor
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaTarondor Arnorrekoa
Seme-alabak

Valandur, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Arnorreko zortzigarren erregea da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 462. urtean jaio zen. Tarondor erregearen semea da eta honen oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 602. urtean. Bere izena quenyazkoa da, eta "Valarren zerbitzaria" bezala itzul daiteke.

Berrogeitamar urteko erregealdiaren ondoren, modu bortitzean hil zen, ustez, Mendi Lainotsuen iparraldean aurkitzen ziren orkoen eraso baten ondorioz Eguzkiaren Hirugarren Aroko 652. urtean. 190 urte zituen, eta, bere oinordekoa, bere seme Elendur izan zen.


Aurrekoa
Tarondor
Arnorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 602-652
Ondorengoa
Elendur

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]