Venus lotsagabea

Koordenatuak: 44°57′03″N 0°59′57″E / 44.950972°N 0.999167°E / 44.950972; 0.999167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Venus lotsagabea
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. XIV. milurtekoa[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako eskulturak]]
Mugimenduapaleolitoko pinturak
Aurkikuntza lekuaLaugerie-Basse (en) Itzuli
Aurkikuntza data1864
Aurkitzailea edo asmatzaileaPaul Hurault de Vibraye (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)mammoth ivory (en) Itzuli
Genero artistikoaPaleolitoko Venusa
Deskribapena
Honen parte daMadeleine aldia
Kokapena
LekuaMusée de l'Homme (en) Itzuli
BildumaMusée de l'Homme (en) Itzuli
Koordenatuak44°57′03″N 0°59′57″E / 44.950972°N 0.999167°E / 44.950972; 0.999167
Map
Historia
ErakusketakQ115360421 Itzuli
Venus lotsagabea.

Venus lotsagabea, baita ere Vibrayeko Venus (frantsesez: Vénus impudique) Paleolitoaren lehen emakumearen irudikapena da. Kronologikoki K.a. 18 000 eta 12 000 urtekoa da. Frantzian aurkitu zen, 1864an, Laugerie-Basse paleolitoaren aztarnategian, Les Eyzies-de-Tayac-Sireuilen, Dordoina departamenduan.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boliz egindako eskultura txikia da, 8 zentimetrokoa.[2] Izena hanken formatik datorkio: oso bananduak ditu, horrela sexua ondo erakutsiz. Burua eta besoak, bestetik, ez ditu. Estatuatxoa seguruenik buruarekin egin zen, lepoko haustura urradurek erakusten duten moduan, baina, ziur aski, besorik gabe. Beste Paleolitoko Venus gehienek bularrak eta aldakak zabalak dituzte; hau, aldiz, ez: gorputz mehea, aldakak zuhurrak, ia bularrak ez dira ikusten... Ezaugarri horiek, bai eta bulba bertikalak eta itxiak ere, neskatxa baten gorputza adierazten dutela dirudi.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul Hurault, Vibrayeko VIII. Markesak, 1864 inguruan Laugerie-Bassen aztarnategian, Vézère ibaiaren haranean aurkitu zuen. Izenarekin eskulturak erakusten duen jarrera "lotsagabea" adierazi nahi zuen, ez Erromako eskulturetan bezala non Venus esku batekin sexua ezkutatzen agertzen zen; horiek "Venus lotsakorrak" dira. Izendatze horren atzean iritzi edo balorazio moral bat, ezinezkoa hainbeste urte dituen arte-lan baten aurrean.[3]

Komentarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

J.-P. Duhard-ek Paleolitoan zehar arteak izan duen bilakaera azpimarratzen du, soiltasun gehiago lortzeko.[4] Venus honek estilo eskematikoak eta emakumezkoen gorputzen luzapenaren alderdiek Gravette aldiaren estandarrekin kontrastatzen dute. Magdaleniar kulturak, zentzu berean, diseinu geometrikoen adibide ugari aurkezten ditu, bestetik, objektuen gainean eta labar artean.

Venus izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Venus" izena Paleolitoko ehun emakumezko estatuatxo izendatzeko erabiltzen den termino generikoa da. Jakina, ez dira benetako Venus. Vibraye markesari egozten zaio orokorrean izendatze horren jatorria. Espezialista batzuen arabera, Venus izena aukeratu izana, maitasunaren jainkosa bati erreferentzia eginez, Vibraye-ren aldetik, aukeraketa desegokia izan zen. Estatuatxo horien erdiek neska oso gazteak edo emakume zaharrak irudikatzen dituzte. Beraz, emakumezko estatuatxo hauek ez dute, antza, izaera erotikorik. Sexu adierazpenak bilatzeko grina horrek gizonezko arkeologo batzuen joera erakusten du.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://donsmaps.com/impudiquevenus.html
  2. https://archaeology.fandom.com/wiki/Venus_Impudique
  3. https://www.historyofinformation.com/detail.php?id=3997
  4. Jean-Pierre Duhard, «Une nouvelle représentation feminine à la Madeleine (Tursac, Dordogne)», PALEO. Revue d'archéologie préhistorique, 21 zk.,‎ 2011ko martxoaren 1a, 127–134 or. (ISSN 1145-3370, DOI 10.4000/paleo.1776) [1]
  5. Pamela Russel, « Forme et imagination : l'image féminine dans l'Europe paléolithique », Paléo, Revue d'Archéologie Préhistorique, 5.liburuki, 1.zk.,‎ 1993, 375–388 or. (DOI 10.3406/pal.1993.1119) [2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]