Weddell itsasoa

Koordenatuak: 73°S 45°W / 73°S 45°W / -73; -45
Wikipedia, Entziklopedia askea
Weddell itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso eta itsaso marjinal
Azalera2.800.000 km²
Sakonera6.820 m
EponimoaJames Weddell (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak73°S 45°W / 73°S 45°W / -73; -45
Honen parte daOzeano Australa
CondominiumItun Antartikoko eskualde
Weddell itsasoa

Weddell itsasoa[1] Hego Ozeanoaren zati bat da. Bere mugak Coats Lurra eta Penintsula Antartikoko kostaldeek sortzen duten badian daude. Itsasoaren hegoaldeko aldea, ia Elephant uharteraino, izotzez beterik dago, eta Filchner-Ronne Izotz Langa deritzo. 2.000 kilometroko zabalera du eta 2,8 milioi km²-ko area.

James Weddell britainiar marinelak itsasoari bere izena eman zion 1823an 74° hegoaldera ailegatu zenean. Gero William S. Bruce eskoziarrak 1902 eta 1904 artean itsasoa esploratu zuen.

Itsaso honetan Shackletonen itsasontzia, Endurance, izotzean harrapaturik geratu zen 1915ean.

Adituek diote Gondwanaren haustura Weddell itsasoan hasi zela.

Erresuma Batuak eta Argentinak eskualdearen jabetza aldarrikatzen dute, Britaniar Antartikorako eta Argentinar Antartikorako, hurrenez hurren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]