Wikipedia:Bazenekien/2012

Wikipedia, Entziklopedia askea

2012[aldatu iturburu kodea]

  • ... Antoni Gaudí tranbia batek harrapatuta jasandako zaurien ondorioz hil zela 1926 urtean eta tranbiak harrapatu ondoren ez zitzaiola berehalako sorospenik eman bere arropa zarpailtsuak direla eta arlote bat zela uste zutelako?
  • ... hungariar eta suediar zientzialariek zebren marra zuri-beltzez osatutako azala eulientzat batere erakargarria ez dela eta bere helburua haiek usatzea dela deskubritu zutela?
  • ... 1971 urteko Mars 3 sobietarra izan zela Marten arrakastaz lurreratu zen lehenengo espazio-ontzia?
  • ... EEBBetako Arizona estatuan kokatzen den Antilope Arroila herrialde horretako hego-mendebaldean dauden arroila estu guztietan turistek argazki gehien atera eta bisitatuena dela?
  • ... 2011an Japonian izandako lurrikara handia 1900 urtetik mundu osoan izandako bosgarren lurrikarra indartsuena izan zela eta, hala ere, oso hildako gutxi eragin zituela zuzenean eta biktima gehienak ondorengo tsunamiak eragin zituela?