Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Gehiago idatzi daiteke, eta atal batzuk luzatu (beti), baina artikulu originala da, industrializazio prozesuaren inguruko datu ugarirekin, erreferentziekin eta atal grafiko landuarekin. --Theklan · · 23:24, 30 maiatza 2019 (CEST)[Erantzun]
Alde Luze samarra eta, nire ustez, erreferentzien eginkizuna egiaztatu ahal izatea da, beraz ondo legoke Nabarmendu batean erreferentziek orrialde-tartea edo atala gutxienez zehaztea. Nolanahi ere, artikulua oparoa eta ederra da, zorionak! -Iñaki LL (eztabaida) 22:37, 7 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
Alde. Artikuluak duen baliabide sorta zabalak harrituta utzi nau. Behar-beharrezko artikulua Euskarazko Wikipedian, hain zabala izateak asko pozten nau. Zorionak! Xabi22 (eztabaida) 12:25, 26 ekaina 2019 (CEST)[Erantzun]
Industrializazioa Euskal Herrian artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 11 boto alde, 0 boto aurka, 0 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua Artikulu Nabarmendu gisa onartzea erabaki da.