Wolfgang Rindler
Wolfgang Rindler (1924ko maiatzaren 18a - 2019ko otsailaren 8a) Erlatibitate orokorraren esparruan lan egiten zuen fisikaria zen, non ezaguna den "gertaeren muga" izeneko terminoa eta Rindler-en koordenatuak barneratzeagatik, eta erlatibitate orokorrean (Roger Penrose-en lankidetzarekin) espinoreen erabileragatik. Austrian Academy of Sciences-en ohorezko kidea eta Accademia delle Scienze di Torino-ko kide atzerritarra da[1], eta baita ere testuliburuen idazle emankorra.
Bizitza eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vienan jaio zen, 1924ko maiatzaren 18an, abokatu baten semea zen. 1938an, bere amak Ingalaterrara bidali zuen, Kindertransport-aren Alemaniako eta Austriako ume judutarren erreskatearen babesaren bitartez. Batxillergo zientifikoa eta unibertsitateko ikasketak, Liverpoolgo unibertsitatean atera zituen eta doktoretza Imperial College London-en. 1956tik 1963-rarte Cornell Unibertsitatean irakatsi zuen. [2]
1961ean Rindlerrek Lorentzen uzkurdura erabili zuen premisa bezala bere “Length contraction paradox” artikulurako. Gogo-espermientua orain "Eskailera paradoxa" deitzen da.
1963ko irailean, sortu berria zen Southwest Center for Advanced Studies-en postu bat lortu zuen, hau, 1969an University of Texas at Dallas-en bihurtu zen ikerketa pribatuko erakundea zen. Bertan fakultate fundatzaileen kidea izan zen. Unibertsitate honetan egon zen bere ibilbidearen bukaerararte, azkenean irakasle emeritua bilakatuz. Irakasle bisitaria zen Londresko King’s College-en 1961-1962 ikasturtean, eta La Sapienza Erromako Unibertsitatean 1968-1969an.
1969an Springerrek bere “Essential Relativity: Special, General, and Cosmological”-en lehenengo edizioa argitaratu zion. Testuliburu hori oso goraipatua izan zen, eta 1977an bigarren edizioa argitaratu zen.
Rindler irakasle bisitaria izan zen ere Vienako Unibertsitatean 1975 eta 1987an, eta Churchill College-en , Cambridgeko Unibertsitatean, 1990an.
1982an Oxford University Press-ek “Introduction to Special Relativity” argitaratu zuen, bigarren edizioa 1991an zelarik. Kritiko batek adierazi zuen, beste liburu batzuk sarrera eta ulermen intuitibo hobe bat ematen zutela, baina esan zuen: “erreferentzia erabilgarria izan daiteke erlatibitate bereziaren aplikazio gehienentzat: zinematika, optika, partikulen mekanika, elektromagnetismoa eta inguru jarraituen mekanika”.[3]
1984an Roger Penrose eta Rindlerrek “Spinors and Spacetime”, 1.go liburukia argitaratu zuten, “Bi-espinoreen kalkulua eta eremu erlatibistak”. 2001ean Oxford University Press-ek, bere “Relativity: Special, General and Cosmological” argitaratu zuen, eta bigarren edizio bat 2006an. Kritiko batek, azken honi buruz esan zuen: “Bere idazkera dotorea da, eta aldi berean trinkoa eta logikoki zehatza”. Zirrara egin zion “Zulo beltzen barneko egituraren eztabaida, lehendabizi Schwarzschild-en koordenatuekin aztertuz eta gero Kruskal-Sxekeresen koordenatuen maisu tratamendu batekin”.[4]
Wolfgang Rindler 2019ko otsailaren 8an hil zen 94 urterekin.
Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rindlerren koordenatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rindlerrek fisika erlatibistan koordenatu sistema berri bat barneratu zuen. Rindlerren koordenatuak, Minkowskiren espazio-denbora laua adierazten duten koordenatu sistema garrantzitsu eta erabilgarriak dira. Koordenatu sistema honek, uniformeki azeleratutako erreferentzia-sistema bat adierazten du Minkowskiren espazio-denbora lauan. Erlatibitate berezian, azeleratutako partikula batek Mugimendu hiberbolikoa dauka, eta partikula bakoitzerako, Rindlerren sistema bat aukeratu ahal da non partikula hori pausagunean dagoen.
Koordenatuen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rindlerren koordenatu sistema lortzeko, koordenatu sistema kartesiarrretik abiatzen da[5]:
Orain koordenatu aldaketa hau egiten da:
non , eta aldaketa hauen alderantzizkoak kalkulatuz:
Deribatuz eta Minkowsikiren metrikan sartuz, Minkowskiren lerro-elementua horrela geldituko da:
Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rindlerrek artikulu asko argitaratu zituen American Journal of Physics-en (AJP):
- Rindler, W.; Sciama, D. W. (1961). "Radiation Pressure on a Rapidly Moving Surface". American Journal of Physics. 29 (9). American Association of Physics Teachers (AAPT): 643.
- Penrose, R.; Rindler, W. (1965). "Energy Conservation as the Basis of Relativistic Mechanics. I". American Journal of Physics. 33 (1). American Association of Physics Teachers (AAPT): 55–59.
- Ehlers, J.; Rindler, W.; Penrose, R. (1965). "Energy Conservation as the Basis of Relativistic Mechanics. II". American Journal of Physics. 33 (12). American Association of Physics Teachers (AAPT): 995–997.
- Rindler, W. (1966). "What are Spinors?". American Journal of Physics. 34 (10). American Association of Physics Teachers (AAPT): 937–942.
- Rindler, W. (1966). "Kruskal Space and the Uniformly Accelerated Frame". American Journal of Physics. 34 (12). American Association of Physics Teachers (AAPT): 1174–1178.
- Rindler, W. (1967). "World's Fastest Way to Get the Relativistic Time-Dilation Formula". American Journal of Physics. 35 (12). American Association of Physics Teachers (AAPT): 1165.
- Rindler, W. (1968). "Counterexample to the Lenz-Schiff Argument". American Journal of Physics. 36 (6). American Association of Physics Teachers (AAPT): 540–544.
- Rindler, W. (1969). "Counterexample to the Tangherlini Argument". American Journal of Physics. 37 (1). American Association of Physics Teachers (AAPT): 72–73.
- Rindler, W. (1970). "Einstein's Priority in Recognizing Time Dilation Physically". American Journal of Physics. 38 (9). American Association of Physics Teachers (AAPT): 1111–1115.
- Rindler, Wolfgang; Denur, Jack (1988). "A simple relativistic paradox about electrostatic energy". American Journal of Physics. 56 (9). American Association of Physics Teachers (AAPT): 795.
- Rindler, Wolfgang (1989). "Relativity and electromagnetism: The force on a magnetic monopole". American Journal of Physics. 57 (11). American Association of Physics Teachers (AAPT): 993–994.
- Rindler, Wolfgang (1994). "General relativity before special relativity: An unconventional overview of relativity theory". American Journal of Physics. 62 (10). American Association of Physics Teachers (AAPT): 887–893.
- Rindler, Wolfgang (2009). "Gödel, Einstein, Mach, Gamow, and Lanczos: Gödel's remarkable excursion into cosmology". American Journal of Physics. 77 (6). American Association of Physics Teachers (AAPT): 498–510.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «Wolfgang Rindler» profiles.utdallas.edu (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
- ↑ (Ingelesez) «UT Dallas Remembers Founding Faculty Member Wolfgang Rindler» News Center (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
- ↑ Rindler, Wolfgang; Hoffman, Lyle. (1984-03-01). «Introduction to Special Relativity» American Journal of Physics 52 (3): 285–285. doi: . ISSN 0002-9505. (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
- ↑ Rindler, Wolfgang; Salisbury, Donald. (2003-09-11). «Relativity: Special, General, and Cosmological» American Journal of Physics 71 (10): 1085–1086. doi: . ISSN 0002-9505. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
- ↑ Tilbrook, David. (1997). «General Coordinatisations of the Flat Space—Time of Constant Proper-acceleration» Australian Journal of Physics 50 (5): 851. doi: . ISSN 0004-9506. (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).