Youssouf Ouédraogo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Youssouf Ouédraogo

Minister of Foreign Affairs of Burkina Faso (en) Itzuli

1999 - 2007
Ablassé Ouédraogo (en) Itzuli - Djibril Bassolé (en) Itzuli
Burkina Fasoko Lehen Ministroa

1992ko ekainaren 16a - 1994ko martxoaren 22a
Thomas Sankara - Roch Marc Christian Kaboré
Member of the National Assembly of Burkina Faso (en) Itzuli


enbaxadore

Bizitza
JaiotzaTikaré (en) Itzuli1952ko abenduaren 25a
Herrialdea Burkina Faso
HeriotzaAbidjan2017ko azaroaren 18a (64 urte)
Hezkuntza
HeziketaBorgoinako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, diplomazialaria eta politikaria
Enplegatzailea(k)University Joseph Ki-Zerbo (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaCongress for Democracy and Progress (en) Itzuli

Find a Grave: 185301304 Edit the value on Wikidata

Youssouf Ouédraogo (Tikaré, 1952ko abenduaren 25aAbidjan, 2017ko azaroaren 18a) Burkina Fasoko politikari eta diplomazialaria izan zen, lehen ministroa 1992tik 199ra.

Dijon, Clermont-Ferrand eta Lyongo unibertsitateetan marketina ikasi zuen eta Uagaduguko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1982tik. Thomas Sankarak Plangintza eta Herri Garapeneko ministro izendatu zuen 1984an. 1987an Sankara hil ondoren, Blaise Compaoré presidente berriak Lankidetza ministro izendatu zuen. 1989an Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidente izendatu zuten, eta 1992an Biltzar Nazionaleko kide, Demokrazia eta Aurrerabiderako Kongresua alderdiko hautagai. Compaorék 1992ko ekainean izendatu zuen lehen ministro. 1994ko urtarrilean CFA libera debaluatzeak krisi ekonomikoa eragin zuen, eta Ouédraogok dimisioa eman zuen, sindikatuekin soldaten igoerari buruzko akordiorik lortu ez zuelako.

Ondoren, enbaxadore izan zen hainbat herrialdetan (Belgika, Herbehereak, Erresuma Batua, Luxenburgo eta Europar Batasuna), 1999ko urtarrilean Kanpo Arazoetako ministro izendatu aurretik. 2007an diputatu hautatu zuten berriro, eta Garapeneko Afrikako Bankuko presidentearen kontseilari berezi izendatu zuten.