Yumako basamortua
Yumako basamortua | |
---|---|
Mota | basamortu |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°31′40″N 114°34′16″W / 32.52783°N 114.57106°W |
UTC ordua | Mountain Time Zone (en) |
Yumako basamortua (ingelesez: Yuma Desert) Sonorako basamortuaren zati bat da, Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldean eta Mexikoko ipar-mendebaldean. Salton ibaiaren arroan dago. Basamortuak landaretza gutxiko aldeak ditu eta hareazko duna eremu nabarmenak. Batez beste 200 mm-ko prezipitazioa du urtero, eta Ipar Amerikako basamorturik gogorrenetako bat da. Gizakiaren presentzia urria da eremu osoan. Hiririk handiena Yuma da, Arizonan, Colorado ibaian eta Kaliforniako mugan.[1]
Basamortuak Arizonako hego-mendebaldeko izkinaren goragune txikienak hartzen ditu, mendebalderantz Colorado ibairaino hedatzen dena. Ibaiaren beste aldean, Kalifornian, Sonorako basamortuaren eskualdea dago. Bi eskualdeak Colorado ibaiak bakarrik banatzen dituen arren, badira alde batean edo bestean bakarrik bizi diren landare eta animalia espezie asko, saguaro kaktusaren kasu, ibaiaren ekialdean bakarrik dagoena.[2]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Basamortua zerutik ikusita.
-
Gila ibaia. Begetazioa eskasa da.
-
Saguaro kaktus Colorado ibaiaren ekialdean bakarrik dago.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://hmong.es/wiki/Yuma_Desert
- ↑ Jaeger, Edmund C. (1957). The North American Deserts. Stanford University Press. 73–83 or. [1]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez):Britannica.com webgunearen informazioa.
- (Ingelesez):Basamortuaren mapa.
- (Ingelesez):Yumako basamortuaren Interesko lekuak.