Zerrenda:Eraikuntza-lanetako terminoak
Eranskin honetan arkitektura arloko termino batzuk biltzen dira, bai eta material ezberdinak erabiliaz garatzen diren zenbait eraikuntza-lan ere.
Aurrelanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikuntza garatuko den eremuan, obra hasi aurretiko lanak kontuan hartzen dira:
- Lursailaren garbiketa eta sasi-kentzea.
- Lehendik dauden eraikinen eraisketa.
- Lurzoruaren mugimenduak: lubetak, betelanak, lur-berdinketak.
- Lurzoruaren garraiatzea: soberakinen ebakuazioa edo mailegu-ekarpenak.
Egitura-sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zimendatze- eta lurzoruaren euste-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eraikuntzaren euskarria lurzoruan bermatzea ezinbestekoa da.
- Zimendatzea: zapata jarraitu edo isolatuen, piloteen, lauzen, putzuen eta antzeko elementuen exekuzioa.
- Euste-hormak: euste-egiturak, pantaila-hormak, ohol-hormak, pilote bidezko pantailak, batatxe bidezko hormak, eta abar.
- Forjatu sanitarioak edo solerak.
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oreka mekanikoa, egonkortasuna eta erresistentzia bermatzen dituen azpisistema da.
- Egitura-elementuak: zutabeak, karga-hormak, habeak, forjatuak, saretak, eta abar.
- Egituren materialak: hormigoi armatua, altzairua, egurra, beira, zuntzak, eta abar.
- Baliabide laguntzaileak: kofratuak, aldamioak, eta abar.
Inguratzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estalkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estalkiak, egitura funtzioaz gain, beste bi funtzio ere bete beharko ditu: urak bideratu eta hustea batetik, eta agente klimatiko edota fisikoetatik babestea bestetik (euri-urak, elurra, haizea, beroa).
- Estalkietarako erabiltzen diren materialak: teila, kobrea, zinka, aluminioa, material iragazgaitzak, eta abar.
Kanpo-itxiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itxitura-funtzioa dute, eta kanpo- eta barne-giroekiko isolamendu akustikoa eta higrometrikoa bermatzea dute helburu.
- Fatxada
Kanpo-arotzeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leihoak, leihateak eta kanpoaldeko ateak. Horien funtzioa isolamendu akustikoa eta higrometrikoa bermatzea da, leiho eta leihateen kasuan kanpoaldeko bistak, argiztapena eta aireztapena ahalbidetzearekin batera.
- Beirategia: leiho, leihate edo atearen beirazko atala.
- Babesa: pertsiana, pertsiana-kutxa, baranda, eta abar.
Barne-banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi eremu edo gehiago banatzen dituzten eraikuntza-elementuak dira.
- Igeltserotza: zeramikazko fabriken eta morterozko blokeen eraketa edota lan gehigarriak (laguntzaileak).
- Trenkada arinen muntaketa: kartoi-igeltsua.
Barne-arotzeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ateak
Estaldurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi funtzio nagusi dituzte: babesa eta estetika. Honez gain, jaso ditzaketen erabilerek lesio eta agenteen erasoekiko portaera egokia bermatu beharko dute.
Emokadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Igeltsu-morterozko estaldura: luzituak.
- Kare-morterozko estaldura.
- Zementu-morterozko estaldura: zarpiatua.
Azuleju-estaldura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Apaingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Margoak
- Iztukatuak
Sabaien estaldura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sabai aizunak
- Emokadurak orokorrean
Zoladurak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Higaduraren eta puntzonamenduaren aurrean erresistentzia bermatu beharko dute, baita uraren eta agente kimikoen aurrean ere.
- Baldosa zeramikoak
- Zurezko tarima arruntak
- Tarima flotatzailea, zoru laminatuak