Zetosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fruktosaren D eta L isomeroak. Zetosa honek zetona taldea du 2. karbonoan

Zetosa zetona taldea duen monosakaridoa da. Zetona hori 2. karbonoan dago eskuarki.

Zetosa sinpleena dihidroxiazetona da, 3 karbono besterik ez duena. Substantzia horrek ez du aktibitate optikorik, bere molekulan karbono asimetrikorik ez dagoelako.

Fruktosa eta erribulosa, besteak beste, zetosak dira.

Zetona taldea dutenez, zetosak erreduktoreak dira, hots, hainbat substantziarekin kontaktua egiten dutenean oxidatu egiten dira.

Monosakarido bat aldosa edo zetosa den jakiteko Seliwanoff-en testa erabiltzen da.[1].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbono kopurua Zetosak
Triosa () Dihidroxiazetona
Tetrosa () Eritrulosa
Pentosak () Erribulosa, Xilulosa
Hexosak () Fruktosa, Psikosa, Sorbosa, Tagatosa
Heptosak () Manoheptulosa, Sedoheptulosa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]