Zozibini Tunzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zozibini Tunzi

Bizitza
JaiotzaTsolo (en) Itzuli1993ko irailaren 18a (30 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
HeziketaCape Peninsula University of Technology (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm11189022 Twitter: zozitunzi Instagram: zozitunzi Edit the value on Wikidata

Zozibini Tunzi (Tsolo, Hegoafrika, 1993ko irailaren 18a) hegoafrikar modeloa, edertasun lehiaketetan jardun duena. 2019an Miss Unibertso edertasun-lehiaketa irabazi zuen, bere herrialderako titulu hori irabazi zuen hirugarren emakume hegoafrikarra izan zen Margaret Gardiner, Miss Unibertso 1978 eta Demi-Leigh Nel-Peters, Miss Universo 2017ren ondoren.[1][2] Zozibini lehiaketaren historian denbora gehien eman duen Miss Unibertso da, 525 egunekin (urte bat, 5 hilabete eta 8 egun), Covid-19ren pandemia zela-eta Miss Unibertsoren 69. edizioa atzeratu egin zelako. Zozibinik 2021eko maiatzaren 16an koroatu zuen Miss Unibertso 2020 Andrea Meza mexikarra, zeinak, bitxia bada ere, erreginaldi-denbora laburrena izan zuen.

Zozibinik 2019an Miss Hegoafrika irabazi zuenean, Hegoafrikako afrikanerra ez zen lehen edertasun-erregina bihurtu zen.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zozibini Tunzi Lurmutur Ekialdeko Tsolo herrian jaio zen, Hegoafrikan. Inguruko herri batean Sidwadwenin hazi zen. Philiswa Nadapturen eta Lungisa Tunziren alaba da. Bi ahizpa ditu. Geroago, Lurmutur Hirira joan zen, eta Los Jardines-eko auzo pobre batean bizi izan zen, Lurmutur Penintsulako Unibertsitate Teknologikora joateko. Han, lizentziatura lortu zuen harreman publikoetan eta irudien kudeaketan, 2018an.[4]

Miss Unibertso Indonesia 2020 Raden Roro Ayu Maulida Putri, Puteri Indonesia 2020ko koroatzen ari da Zozibini Tunzi kebaia-jantziaz.[5]

Edertasun lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miss Hegoafrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miss Hegoafrika irabazi aurretik, Tunzi Lurmutur Penintsulako Teknologia Unibertsitatean harreman publikoen kudeaketan lizentziatura bat amaitzen ari zen, eta Ogilvy Cape Towneko harreman publikoen sailean aritu zen lanean, pasante graduatu gisa.[6]

Miss Unibertso 2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko abenduaren 8an Miss Unibertso 2019 izendatu zuten, gizartean estereotipoak eta estigmak hautsiz. Miss Unibertso erakundearen koroa berria estreinatu zuen, «Power of Unity Crown» izenekoa, Suitzako eta Emirerrietako Mouawad bitxi-enpresak egina.

Miss Unibertso izan ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Woman King (Emakueme errege) filmean egin zuen debuta Tunzik. Gina Prince-Bythewoodek zuzendu zuen filma, eta 2022ko irailaren 16an estreinatu zen.[7][8]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2022 The Woman King Efe

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lapin, Tamar. (9 de diciembre de 2019). «Miss South Africa Zozibini Tunzi crowned Miss Universe 2019» New York Post.
  2. CNN, Christina Maxouris. «Miss South Africa crowned 2019 Miss Universe» CNN.
  3. «Look! Miss SA, Zozibini Tunzi, is living her best life in Atlanta» TimesLIVE.
  4. «Miss South Africa 2019: Meet the 16 finalists - pictures» The South African 11 de julio de 2019.
  5. Puteri Indonesia Is Expected To Continue To Promote Tourism And The Country's Creative Economy. Ministry of Tourism (Indonesia) 2020-03-11.
  6. «Verificación de seguridad | LinkedIn» www.linkedin.com.
  7. (Ingelesez) Patches, Matt. (2022-09-17). «The Woman King director on what really matters in a historical epic» Polygon (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  8. (Gaztelaniaz) «Así es la vida de Zozibini Tunzi después de Miss Universo» TELEMUNDO.com 2021-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Catriona Gray,  Filipinak

Miss Unibertso

2019

Hurrengoa:

Andrea Meza,  Mexiko