Zumaiako Futbol Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zumaiako Futbol Taldea
Sorrera1977
Futbol zelaiaAita Mari
Zumaia
edukiera: 500 lagun
inaugurazioa: 1979
LigaOhorezko Erregionala
2022-23Preferentean, 6.a
Webguneahttp://www.zumaiako.com/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Zumaiako Futbol Taldea Zumaiako futbol taldea da. 1977an sortua, egun Gipuzkoako Erregional Preferentean dabil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an Zumaiako Herri Batzokia elkartea eratu zen[1] eta honek Zumaya Fútbol Club sortu zuen Pulpo Kirol Elkarteko futbol saila desagertu zenean. Egurko futbol zelaian hasi zen jokatzen eta 1979an Aita Mari estadioa futbol zelaia inauguratu zuen.

1989an Hirugarren Mailara igo zen. Urtebete baino ez zuen iraun han.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengoa: Zamarra eta praka gorriak.

Futbol Zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumaiako Aita Mari futbol zelaiak[1] 500 ikusleentzako tokia eta 102x65 metro ditu. 1979an ireki zuten. Izena Aita Mariren omenezkoa zen.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023.24 denboraldia barne.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia # Maila Emaitza
2003-04 6 Erregional Preferentea 10.a
2004-05 6 Erregional Preferentea 3.a
2005-06 6 Erregional Preferentea 3.a
2006-07 6 Erregional Preferentea 2.a (igo)
2007-08 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 14.a
2008-09 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 17.a (jeitsi)
2009-10 6 Erregional Preferentea 2.a (igo)
2010-11 5 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 16.a (jeitsi)
2011-12 6 Erregional Preferentea 2.a
2012-13 6 Erregional Preferentea 11.a
2013-14 6 Erregional Preferentea 5.a
2014-15 6 Erregional Preferentea 9.a
2015-16 6 Erregional Preferentea 14.a
2016-17 6 Erregional Preferentea 9.a
2017-18 6 Erregional Preferentea 7.a
2018-19 6 Erregional Preferentea 6.a
2019-20 6 Erregional Preferentea 6.a
2020-21 6 Erregional Preferentea 1.a
2021-22 7 Erregional Preferentea 3.a
2022-23 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 6.a
2023-24 6 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Emakumezkoen Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leintz-Arizmendi eta Zumaiako FT-ren arteko partida, Aretxabaletan

Emakumezkoen taldea 1987an sortu zen[1].

Urtea Maila Postua
2012-13 Gipuzkoako Erregionala 8.a
2013-14 Gipuzkoako Erregionala 3.a
2014-15 Gipuzkoako Erregionala 6.a
2015-16 Gipuzkoako Erregionala 6.a
2016-17 Gipuzkoako Erregionala 10.a
2017-18 Gipuzkoako Erregionala 6.a
2018-19 Gipuzkoako Erregionala 11.a
2019-20 Gipuzkoako Erregionala 11.a
2020-21 Gipuzkoako Erregionala 3.a (B taldea)
2021-22 Gipuzkoako Erregionala 6.a
2022-23 Gipuzkoako Erregionala 5.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Historia» Zumaiako Futbol Taldea (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]