1911ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1906ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 3
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1911ko irailaren 8a
Amaiera 1911ko irailaren 9a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Getaria
Txapeldunordea Euskal Herria Orio
Ohorezko tx. Euskal Herria Donostia
1910
1915

1911ko Kontxako Bandera (Banderaren 22. edizioa), urte horretako irailaren 8an eta 9an jokatu zen, Getariak bere 5. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araudi aldetik aldaketa esanguratsu bat ekarriko du: kendu egin zen lehen jardunaldian txandak herrien arabera bereizteko araua (donostiarrak txanda batean eta besteak bestean) eta beraz ordutik aurrera ez zen desberdintasunik izango.

Istilu handien artean jokatutako urtea izan zen, eta istilu horien ondorioa izan zen hurrengo urteetan 1915 arte bandera ez antolatzea.

Alde batetik lehen estropadan balizekin arazoak izan ziren eta hiru orduko atzerapenez eman zitzaion hasiera. Baina istilurik handiena sortu zen lehen estropadaren ondoren, Getariak jakinarazi zuenean bi arraunlari lesionatuta zituela eta hurrengo eguneko estropadarako aldatu egingo zituela. Arauak ez zioen ezer gai horretaz, eta Oriokoei (bigarren jardunaldian aritu behar zuen beste herriari) jakinarazi eta galdetu zitzaien. Hauek eskaerari ezezkoa eman zioten, beraiek ere jendea oso gaizki zutela argudiatuz eta urte batzuk lehenago antzeko arazo batean ezezkoa jaso zutelako. Epaileek, hala ere, onartu zuten getariarren eskaera eta oriotarrei ere bi arraunlari aldatzeko aukera eskaini zitzaien. Erabaki hau bi ontziak uretan zeudela jakinarazi zen, euskaraz eta gaztelaniaz. Oriok ez zuen onartu eta ez zen bigarren estropadan aritu. Getaria bakarrik lehiatu zen, beraz, eta saria eraman zuen.

Hala ere, hurrengo egunean, irailaren 10ean, Oriok barkamena eskatu eta bigarren postuko diru-saria eskatu zuen, 1.500 pezeta. Antolatzaileek onartu egin zuten. Hori ikusita, donostiarrek ere kalte-ordain bat eskatu zuten, bigarren egunean oriotarren ordez lehiatzeko aukera zutela esanez. 500 pezetako ordaina jaso zuten.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Getaria
Euskal Herria Orio
Euskal Herria Donostia
Guipuzcoana
Virgen del Mar
Nuestra Señora del Carmen
Jose Ituarte
Manuel Olaizola
Trinido Bakeriza

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera
1 Getaria 31:18 23:37 54:55
2 Orio 28:39 ez zen irten
-
3 Donostia 32:50
-
-


Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]