1966ko Espainiako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

1966ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 19. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 26an jokatu zen Santanderren, eta Pedreñak bere bosgarren txapelketa irabazi zuen. San Juan eta Oriorekin batera berdinduta gelditu zen palmaresaren goikaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ko Espainiako txapelketa anulatua izan zenetik kantabriarrak haserre ziren arraun munduarekin. 15 urte pasa behar izan ziren traineru kantabriar bat uretan ikusteko eta 1965ean Pedreñaren nagusitasunaz animatuta 1966an Santanderren antolatu zuten Espainiako txapelketa.

1965ean Pedreña izan zen Espainiako txapelduna eta Hondarribia Kontxako irabazlea, baina ez batean ez bestean ez ziren elkarren kontra aritu. Denboraldi amaieran bien arteko bi desafio egin zituzten eta hondarribitarrak izan ziren bietan garaile. 1966ko Espainiako txapelketak ikusmin handia sortu zuen berriz ere bi oilarren arteko lehia ikusteko. Hondarribia nagusitu zen 11 segundutako aldeaz, baina epaileek deskalifikatu egin zuten ziaboga berea ez zen baliza batean argudiatuta, eta Pedreña izan zen txapelduna. Polemikak denbora luzea iraun zuen.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Hondarribia AE
Euskal Herria CDR Iberia (Sestao)
Kantabria SDR Pedreña
Galizia Remeros de Redes (Coruña)
?
?
?
?
Jose Angel Lujanbio
Andoni Arraiz
Víctor Castanedo
Rabanico

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Pedreña 20:40:0
-
2 Iberia 22:39:6 1:59:6
3 Remeros de Redes 25:16:0 4:36:0
- Hondarribia 20:29:0 (desk) -0:11:0

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]