2014 Somalian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jarraian, 2014. urtean Somalian izandako gertaerak azaltzen dira.

  • Irailaren 1an, AEBek zuzenean esku hartu zuten Somalian, Al-Shabab milizia islamistaren aurka aire eraso bat eginda. CNNk zerbitzu sekretuetako iturriak aipatuta argitaratu zuen erasoaren helburua Ahmed Abdi Godane miliziako burua zela, eta Etxe Zuriak oraindik ezin izan zuela baieztatu buruzagi islamista hilda edo bizirik zegoen. Al-Shababek 2013an Nairobiko merkataritza gune bati eraso zionetik —67 lagun hil zituen—, AEBek hainbat bonbardaketa egin zituem Somalian, eta lurrez erasotzeko saialdi bat ere egin zuen 2013ko urrian[1].
  • Irailaren 3an, AEBek Al-Shabab taldeko buruzagi Ahmed Abdi Godane hiltzeko egindako bonbardaketaren biharamunean, Somaliako Gobernuak amnistia eskaini zien milizia islamistako kideei, borroka armatua uztearen truke. Godane hil zutenik ez zuten baieztatu ahal izan AEBek[2].
  • Irailaren 8an, RW Human Rights Watch AEBetako gobernuz kanpoko erakundearen arabera, AB Afrikako Batasuneko misioko soldaduek emakumeak bortxatu eta sexu gehiegikeriak egin zituzten Somalian. HRWek 21 emakumeri egindako elkarrizketetatik ondorioztatu zuen. Ugandan eta Burundin ere egin zuen ikerketa, bi herrialde horietakoak baitira akusazioak jaso zituzten soldaduak[4].
  • Irailaren 30an, Barbaar Ekinbidearen arabera, Somaliako Al-Shabab muturreko milizia islamistako 545 kidek hartu zuten gobernuak egindako amnistia eskaintza. Barbaarrek milizianoen gizarteratzea zuen helburu[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]