2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea


2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia 2024ko maiatzaren 7
Bigarren finalerdia 2024ko maiatzaren 9
Finala 2024ko maiatzaren 11
Egoitza Malmö Arena, Malmö
Antolatzailea Sveriges Television (SVT)
Partaide kopurua 37

2024ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 68. edizioa izan zen. Malmöko Malmö Arena aretoan ospatu zen, Suediak 2023ko edizioa irabazi ondoren. Finalerdiak maiatzaren 7 eta 9an jokatu ziren, eta final handia maiatzaren 11an.[1]

Luxenburgo partaide bezala itzuli zen, 31 urteko eten baten ostean.[2] Bestalde, Errumania haren irrati-telebistaren arazo ekonomikoak direla eta erretiratu egin zen. Herbehereak finalerdi eta finalaren artean kanporatuak izan ziren, haien leihakideak egoitzako langile batekin izandako intzidente baten ondoren.

Leihaketa Suitzak irabazi zuen, Nemo eta haien kanta "The code"-k ordezkatuta. Honek epaimahaiaren botoa irabazi zuen 365 punturekin, eta telebotoan 5. postua lortu zuen 226 punturekin. Podioa Kroaziak eta Ukrainak osatu zuten. Hau Kroaziak inoiz lortu izan duen posturik hoberena izan zen. Bestalde, Irlanda, Georgia eta Letonia haien lehen finaletarako sailkatu ziren 2018, 2016 eta 2016tik, hurrenez hurren. Aipatzekoa da nola Irlanda 6. postuan amaitu zen, mende honetan lorturiko emaitzarik hoberena. Bestalde, Luxenburgo finalera sailkatu zen 31 urte leihaketan parte hartu izan gabe egon ondoren, non 13. postuan amaitu zen. Azkenik, Norvegia finaleko azken postuan amaitu zen, haien errekorrera batuz; izan ere, herrialdea 12 alditan amaitu izan da azkeneko gisa. Bere aldetik, Erresuma Batuak publikoaren eskutik 0 puntu lortu zituen. Finalerdien kasuan, Danimarka da orain finalera pasa gabeko urte segitu gehien daramatzan lurraldea, 2019tik ez baitira sailkatu. Islandia eta Malta haien finalerdietan azken postuan amaitu ziren.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malmö Arena, lehiaketaren egoitza.

Suediak lehiaketa hartuko duen zazpigarren aldia izango da, eta hauetatik hirugarren aldia Malmö hirian egingo dela, 1992 eta 2013ko edizioen ondoren. Malmö Arena, egoitza izango den pabilioia, 2013ko bera da, eta 15.000 pertsona har ditzake.

Suediak 2023ko edizioa irabazi ondoren, hainbat hirik egoitza izateko interesa adierazi zuten: herrialdeko hiru hiri nagusiak, hau da Stockholm, Göteborg eta Malmö, lehenago ere egoitza izandakoak, eta horrez gain Eskilstuna, Jönköping, Örnsköldsvik, Partille eta Sandviken.[3] Guztietatik lau hirik aurkeztu zuten hautagaitza ofiziala lizitazio-prozesuan: Stockholm, Göteborg, Malmö eta Örnsköldsvik.[4] 2023ko uztailaren 7an, Malmö izendatu zuten egoitza bezala Sveriges Television suediar telebista publikoak eta Europako Irrati-Telebista Batasunak

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

37 herrialdek baieztatu dute bere partaidetza edizio honetan. Partaideen artean bi jadanik leihatu izan dira Eurovisionen. Zehazki, Moldaviako Natalia Barbuk bere herrialdea ordezkatu zuen 2007an, eta Islandiako Hera Björkek 2010ean egin zuen.

Herrialdea Artista Abestia Hizkuntza Euskarazko itzulpena Idazlea(k)
 Albania Besa "Titan" Ingelesa Erraldoia Besa Kokëdhima, Fabrice "Alias Lj." Grandjean, Gia Koka, Kledi Bahiti
 Alemania Isaak "Always on the run" Ingelesa Beti korrika Greg Taro, Isaak Guderian, Kevin Lehr, Leo Salminen
 Armenia Ladaniva "Jako" Armeniera - Audrey Leclercq, Jaklin Baghdassaryan, Louis Thomas
 Australia Electric Fields "One milkali (One blood)" Ingelesa, Yankunytjatjara Odol bat Michael Ross, Zaachariaha FIelding
 Austria Kaleen "We will rave" Ingelesa Rave-a egingo dugu Anderz Wrethov, Jimmy "Joker" Thörnfeldt, Julie Aagaard, Thomas Stengaard
 Azerbaijan Fahree ft. Ilkhin Dovlatov "Özünlə apar" Ingelesa, Azerbaijanera Eraman nazazu zurekin Edgar Ravin, Fakhri Ismayilov, Hasan Haydar, Mado Salikh, Mila Miles
 Belgika Mustii "Before the party's over" Ingelesa Festa bukatu baino lehen Arianna Damato, Benoit Leclercq, Charlotte Clark, Nina Sampermans, Pierre Dumoulin, Thomas Mustin
 Danimarka Saba "Sand" Ingelesa Harea Jonas Thander, Melanie Gabriella Hayrapetian, Pil Kalinka Nygaard Jeppesen
 Erresuma Batua Olly Alexander "Dizzy" Ingelesa Zorabiatuta Oliver Alexander Thornton, Daniel Harle
 Eslovenia Raiven "Veronika" Esloveniera Veronika Bojan Cvjetićanin, Danilo Kapel, Klavdija Kopina, Martin Bejzak, Peter Khoo, Sara Briški Cirman
 Espainia Nebulossa "Zorra" Gaztelania Emagaldua María Bas, Mark Dasousa
 Estonia 5miinust eta Puuluup "(nendest) narkootikumidest ei tea me (küll) midagi" Estoniera (Oraindik) ez dakigu ezer (honako) drogaz Kim Wennerström, Kohver, Lancelot, Marko Veisson, Päevakoer, Põhja Korea, Ramo Teder
 Finlandia Windows95man "No rules!" Ingelesa Araurik ez Henri Piispanen, Jussi Roine, Teemu Keisteri
 Frantzia Slimane "Mon amour" Frantsesa Maitia Meïr Salah, Slimane Nebchi, Yaacov Salah
 Georgia Nutsa Buzaladze "Fire fighter" Ingelesa Suhiltzailea Ada Skitka, Darko Dimitrov
 Grezia Marina Satti "Zari" Greziera Dadoa Gino "The Ghost" Borri, Jay Lewitt Stolar, Jordan Richard Palmer, Konstantin "Kay Be" Plamenov Beshkov, Manolis "Solmeister" Solidakis, Marina Satti, Nick Kodonas, Oge, Vlospa
 Herbehereak Joost Klein "Europapa" Nederlandera Euroaita Donny Ellerström, Joost Klein, Paul Elstak, Teun de Kruijf, Thijmen Melissant, Tim Haars
 Islandia Hera Björk "Scared of heights" Ingelesa Altueraz beldur Ásdís María Viðarsdóttir, Ferras Alqaisi, Jaro Omar, Michael Burek
 Irlanda Bambie Thug "Doomsday blue" Ingelesa Urdin apokaliptikoa Cuntry Ray Robinson, Olivia Cassy Brooking, Sam Matlock, Tyler Ryder
 Israel Eden Golan "Hurricane" Ingelesa, Hebreera Urakana Avi Ohion, Keren Peles, Stav Beger
 Italia Angelina Mango "La noia" Italiera Asperdura Angelina Mango, Francesca Calearo "Madame", Dario Faini "Dardust"
 Kroazia Baby Lasagna "Rim tim tagi dim" Ingelesa Rim tim tagi dim Marko Purišić
 Letonia Dons "Hollow" Ingelesa Hutsik Artūrs Šingirejs, Kate Northrop, Liam Geddes
 Lituania Silvester Belt "Luktelk" Lituaniera Itxoin Džesika Šyvokaitė, Elena Jurgaitytė, Silvestras Beltė
 Luxenburgo TALI "Fighter" Ingelesa, Frantsesa Borrokalaria Ana Zimmer, Dario Faini, Manon Romiti, Silvio Lisbonne
 Malta Sarah Bonnici "Loop" Ingelesa Kiribila Kevin Lee, Leire Gotxi Angel, Michael Joe Cini, Sarah Bonnici, Sebastian Pritchard-James
 Moldavia Natalia Barbu "In the middle" Ingelesa Erdian Khris Richards, Natalia Barbu
 Norvegia Gåte "Ulveham" Norvegiera Gizotsoa Gunnhild Sundli, Magnus Børmark, Jon Even Schärer, Marit Jensen Lillebuen, Ronny Graff Janssen, Sveinung Ekloo Sundli
 Polonia Luna "The tower" Ingelesa Dorrea Aleksandra Katarzyna Wielgomas, Max Cooke, Paul Dixon
 Portugal iolanda "Grito" Portugesa Oihua Alberto Hernández, Iolanda Costa
 San Marino Megara "11:11" Gaztelania, Italiera - Isra Dante Ramos Solomando, Roberto la Lueta Ruiz, Sara Jiménez Moral
 Serbia Teya Dora "Ramonda" Serbiera Ramonda landarea Andrijano Pavlović, Luka Jovanović, Teodora Pavlovska
 Suedia Marcus & Martinus "Unfortgettable" Ingelesa Ahaztezina Jimmy "Joker" Thörnfeldt, Joy Deb, Linnea Deb, Marcus Gunnarsen, Martinus Gunnarsen
 Suitza Nemo "The code" Ingelesa Kodea Benjamin Alasu, Lasse Midtsian Nymann, Linda Dale, Nemo Mettler
 Txekia Aiko "Pedestal" Ingelesa Idulkia Alena Shimanova-Kostebelova, Steven Ansell
 Ukraina alyona alyona & Jerry Heil "Teresa and Maria" Ukrainera, Ingelesa Teresa eta Maria Aliona Savranenko, Anton Chilibi, Ivan Klymenko, Yana Shemaieva
 Zipre Silia Kapsis "Liar" Ingelesa Gezurtia Dimitris Kontopoulos, Elke Tiel

Leihaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen finalerdia maiatzaren 7an ospatu zen. Hamabost herrialdek parte hartuko dute, eta horietaz gain Alemania, Erresuma Batua eta Suediak bozkatu ahal izan zuten. Herrialde hauek ere finalerdia ospatzen zen bitartean kantatu zuten, erakusketa-gisa. Beste herrialdeetako publikoak "Munduko gainontzekoa" deituriko boto bateratuaren bidez ere eman zituen puntuak.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Puntuak Postua
1  Zipre Silia Kapsis "Liar" 67 6
2  Serbia Teya Dora "Ramonda" 47 10
3  Lituania Silvester Belt "Luktelk" 119 4
4  Irlanda Bambie Thug "Doomsday blue" 124 3
5  Ukraina alyona alyona & Jerry Heil "Teresa and Maria" 173 2
6  Polonia Luna "The tower" 35 12
7  Kroazia Baby Lasagna "Rim tim tagi dim" 177 1
8  Islandia Hera Björk "Scared of heights" 3 15
9  Eslovenia Raiven "Veronika" 51 9
10  Finlandia Windows95man "No rules!" 59 7
11  Moldavia Natalia Barbu "In the middle" 20 13
12  Azerbaijan Fahree "Özünlə apar" 11 14
13  Australia Electric Fields "One milkali (One blood)" 41 11
14  Portugal iolanda "Grito" 58 8
15  Luxenburgo TALI "Fighter" 117 5

Bigarren finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren finalerdia maiatzaren 9an ospatu zen. Hamasei herrialdek parte hartu zuten, eta horietaz gain Espainia, Frantzia eta Italiak bozkatu ahal izan zuten. Herrialde hauek ere finalerdia ospatzen zen bitartean kantatu zuten, erakusketa-gisa. Beste herrialdeetako publikoak "Munduko gainontzekoa" deituriko boto bateratuaren bidez ere eman zituen puntuak.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Puntuak Postua
1  Malta Sarah Bonnici "Loop" 13 16
2  Albania Besa "Titan" 14 15
3  Grezia Marina Satti "Zari" 86 5
4  Suitza Nemo "The code" 132 4
5  Txekia Aiko "Pedestal" 38 11
6  Austria Kaleen "We will rave" 46 9
7  Danimarka Saba "Sand" 36 12
8  Armenia Ladaniva "Jako" 137 3
9  Letonia Dons "Hollow" 72 7
10  San Marino Megara "11:11" 16 14
11  Georgia Nutsa Buzaladze "Firefighter" 54 8
12  Belgika Mustii "Before the party's over" 18 13
13  Estonia 5miinust eta Puuluup "(nendest) narkootikumidest ei tea me (küll) midagi" 79 6
14  Israel Eden Golan "Hurricane" 194 1
15  Norvegia Gåte "Ulveham" 43 10
16  Herbehereak Joost Klein "Europapa" 182 2

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finala maiatzaren 11an ospatu zen. Bertan, "Big 5" eta herrialde ospatzaileak zuzenean parte hartu zuten, finalerdietatik pasa behar izan gabe. Herrialde hauek Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia, Italia eta Suedia dira, hurrenez hurren. Hauetaz gain, finalerdi bakoitzeko 10 herrialderik hoberenak ere leihatuko ziren. Irabazlea epaile eta telebotoz osatutako puntuazio-sistemaren bidez determinatu zen, sektore bakoitzak puntuen %50 eman zuelarik.

Herbehereak kanporatuak izan ziren bigarren finalerdi eta finalaren artean, haien artistak ekoizpen-taldeko langile batekin izandako intzidentzia batengatik. Hala ere, Herbehereek ikuskizuna telebista bidez eman zuten, eta haien epaimahai zein publikoak bozkatzen segitu ahal izan zuen. Hala ere, erabaki hau kritika askorekin hartu zen kontinente osoan eta bereziki Herbehereetan.

Ordena Herrialdea Artista Abestia Puntuak Postua
1  Suedia Marcus & Martinus "Unforgettable" 174 9
2  Ukraina alyona alyona & Jerry Heil "Teresa and Maria" 453 3
3  Alemania Isaak "Always on the run" 117 12
4  Luxenburgo TALI "Fighter" 103 13
5  Herbehereak Joost Klein "Europapa" - -
6  Israel Eden Golan "Hurricane" 375 5
7  Lituania Silvester Belt "Luktelk" 90 14
8  Espainia Nebulossa "Zorra" 30 22
9  Estonia 5miinust eta Puuluup "(nendest) narkootikumidest ei tea me (küll) midagi" 37 20
10  Irlanda Bambie Thug "Doomsday blue" 278 6
11  Letonia Dons "Hollow" 64 16
12  Grezia Marina Satti "Zari" 126 11
13  Erresuma Batua Olly Alexander "Dizzy" 46 18
14  Norvegia Gåte "Ulveham" 16 25
15  Italia Angelina Mango "La noia" 268 7
16  Serbia Teya Dora "Ramonda" 54 17
17  Finlandia Windows95man "No rules!" 38 19
18  Portugal iolanda "Grito" 152 10
19  Armenia Ladaniva "Jako" 183 8
20  Zipre Silia Kapsis "Liar" 78 15
21  Suitza Nemo "The code" 591 1
22  Eslovenia Raiven "Veronika" 27 23
23  Kroazia Baby Lasagna "Rim tim tagi dim" 547 2
24  Georgia Nutsa Buzaladze "Firefighter" 34 21
25  Frantzia Slimane "Mon amour" 445 4
26  Austria Kaleen "We will rave" 24 24

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Malmö will host the 68th Eurovision Song Contest in May 2024» Eurovision.tv 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  2. (Ingelesez) «Luxembourg to return to the Eurovision Song Contest in 2024» Eurovision.tv 2023-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  3. (Ingelesez) «Eurovision 2024: Last day for Swedish cities to submit hosting bids» esc-plus.com 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  4. (Samieraz) «Fyra städer som slåss om Eurovision Song Contest 2024» esc-plus.com 2023-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]